Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
ARGAZKI GALERIA

Andramari Ikastolaren 50. urtemugaren berri eman dute Atxak, Etxeitak eta Urdangarinek

Datorren astean Zornotzako Andramari ikastolak urtemuga berezia ospatzen du, 50. urteurrena hain zuzen.  Gaur eman dute ezagutzera antolatu dituzten jardueren egutegia, ikasle ohiaz inguratuta, Xabier Etxeita Athleticeko futbolaria edo Eneko Atxa sukaldaria tartekoa. Ospakizunerako eskaintza oparoa eta anitza prestatu dute, antolatzaileen esanetan “oroitzapenen, esker onen eta sentimenduen konbinazio anitza izango da, musikaz, kulturaz, pedagogiaz, euskaraz, kirolez eta festaz apainduta”.

Protagonista ugari izan dira gaurko ekitaldian eta denek ikastolak euren bizitzan izandako garrantzia nabarmendu dute. Mikel Urdangarin abeslariak eta Beñat Egiarte tenoreak, gaur egun ogibide dutenaren hazia landatu zuten ikastolan. “Ikastolan bizitako bertsoekiko harremanak asko markatu ninduen”, azaldu du Urdangarinek. Egiartek bestalde, operarekin izandako lehengo kontaktua andereño Mirenek bidalitako lan baten ostean hasi zuela aitortu du, “Giuseppe Verdi aukeratu nuen, eta kasualitatea, pasa den astean ‘bere etxean’, Milanen, egon nintzen”.

Munduan ezaguna de Eneko Atxarentzat, ikastolaren arrakastak osagai printzipal bat dauka; “eraikin guztien gainetik, benetan gure ametsak eta benetako esperientziak eraiki duzuenok pertsonak izan zarete”. Bat dator horrekin Beñat Ormaetxea sukaldariak ere, gurasoek izandako inplikazioa gogoratuz: “etxean ikasi dut gurasoek ikastolagatik egindako lana, eta orain gaur egungo gurasoei tokatzen zaigu jarraitzea”.

Guraso ausartak

Andramariren inguruko ipuin bat kontatu beharko balu Miren Larrea antzezleak, ikastolaren hasierako urteei buruzkoa izango zen, baina protagonistak emakumeak izanda. “Andereñoak, irakaskuntzan, eta proiektu honetan, euskara eta euskal kulturaren transmisioan izan duten papera”, azaldu du Larreak. Gorka Barrenetxea ginekologoa ere lehenengo urte gogor haiei buruz aritu da. Bera ikastolaren lehenengo belaunaldiko ikaslea izan zen, eta ikastolaren sorrera haurdunaldi batekin konparatu du. “Guraso ausart batzuk jarri zuten enbrioi horretatik suertatu da gaurko ikastola. Lehengo faseak zaila izan zen, baina 60-70. hamarkadak gaindituta daude”, aipatu du.

Gazteenetarikoak, Xabier Etxeita Athleticeko futbolariak, ondo gogoratzen ditu Andramarin sartu zituen lehenengo golen garaiak. “Desiratzen egoten ginen klasetik irteteko eta patiora joateko futbolean jolasten”, gogoratu du Etxeitak. Asier Goiria futbolari zornotzarrak ere, baloiarekin lotutako oroitzapenak ditu, “maila guztietakoak batu eta pasilloetan ibiltzen ginen aurrera eta atzera”.

Gaur egun musikari profesionala den Joe Gonzalezentzat, flauta musika-tresna menderaezina zen ikastolako urteetan. Baina oroitzapen horretaz gain, ikastola zaharra ahaztezina da berarentzat “ez geneukan ez patiorik ez jolasteko ezer, errekan ibiltzen ginen lupetzean futbolean”, gogoratu du. Aurkezpena bukatzeko, Beñat Ugartetxea bertsolariak bertso bat bota du ikastolari eskerrak emanez “euskararen izenean”.

Egitaraua

Martxoaren 27an, astelehena.

  • 17.30etan. Gernikako arbolaren kimua ikastolako ate nagusiaren alboan landatuko da. Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Ana Otadui izango da.
  • 18.00etan, ikastolako liburutegian, “Gure historia kafe baten inguruan” hizketaldia egingo da

Martxoaren 28an, asteartea.

  • 19.00etan, Zelaieta zentroko aretoan, Ainize Sarrionaindia EHU-ko irakasle eta psikologoak “Adimen emozionala. Nola landu geure seme-alabekin” hitzaldia emango du.

Martxoaren 29an, asteazkena.

  • 18.30etatik 20.30etara pilota partiduak izango dira Amorebieta IV.a pilotalekuan. Oinatz Bengoetxea eta Iñaki Iza pelotarien partaidetza izango da.

Martxoaren 30ean, osteguna.

  • 19.00etatik aurrera, Kalbario plazatik abiatuta, “50 urte kantu kale” kalejirak zeharkatuko ditu herriko kaleak.

Martxoaren 31an, ostirala.

  • 16.30etik 18.00etara, ikastolan, Xaibor eta txokolatada bat egongo da.

Apirilaren 1ean, larunbata, Egun nagusia.

  • 12.00etan, herriko plazan, herri kirolen erakustaldia izango da.
  • 12.30etan, kalejira bat abiatuko da bertatik, erraldoien, joaldunen, txistularien eta trikitilarien laguntzaz.
  • 13.30etan, pregoia irakurri eta txupinazoa jaurtiko da udaletxeko balkoitik.

Ondoren, 500 lagunentzako bazkaria antolatu da Larreako Kiroldegian.

[ess_grid alias=”Andra Mari 50 pres”]

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 3,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Egia

    Totalmente de acuerdo y encima si nos fijamos solo en el titulo citan a los hombres. Berdintasuna orain !

    Deja una Respuesta
  2. Duintasuna

    La verdad que la foto parece de un colegio religioso.de la época. Mesedez Zaindu behar dogu emakumeen presentzia. Berdintasuna orain ! Emakumeok gure borrokan jarraitu behar dogu.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados