Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Andra Mari Dantza Taldearen emanaldi berezi batekin hasiko dira gaur Mañariko jaiak

Andra Mari Dantza Taldearen emanaldi berezi batekin hasiko dira gaur Mañariko jaiak

Hasiera ezin hobea izango dute aurtengo Mañariko jaiek. Andra Mari Dantza taldearen oinetan  izango da jaiei ongietorria emateko  erantzunkizuna. Mende laurdena ospatzen duenez, emanaldi berezi bat prestatu du taldeak gaur arratsalderako.

Arratsaldeko bostetan izango da ikuskizuna, txupinazo aurretik. Taldean hasieratik aritu diren dantzariak batuko dira aparteko ospakizunean parte hartzeko asmoarekin. Izan ere, 50 bat dantzari elkartuko dira gaur arratsaldean aintzinako denborak gogoratzeko xedearekin. Horretarako, 24 dantza aurkeztuko dira eta nobedade bezala, dantza mistoak berreskuratu eta plazaratuko dituzte, hau da, ???Domingillo??? eta ???Gorulari???, hain zuzen ere. Aurten gainera, ezpatadantzari txikien aurkezpena izango da.

Orain dela 25 urte sortu zen Andra Mari Guraso Elkartea, aita Martzelen eskutik. Hasiera baten, neska-mutilez osaturiko taldea zen eta irakasleak Otxandiotik, Berriztik eta Mañaritik etortzen ziren herrira. ???Herriko ume eta gazteei kultur ekintzak antolatzeko asmoarekin sortu zen eta mugimendu itzela zegoen orduan. Solfeo eta musika klaseak ematen ziren??? , gogoratzen du Igone Ikobaltzeta, Kultur Zinegotziak.

Geroxeago, Kirikiño Abesbatza eta Andra Mari Dantza Taldea jaio ziren Guraso Elkartetik. Ibilbide honetan izan duen arrakasta kontutan izanda, gaur egun Mañariko Andra Mari Dantza Taldearen etorkizuna bermatuta dagoela esan daiteke. ???Mañarin beti izan da dantzari eta ezpatandatzarien ohitura???, azpimarratzen du Ikobaltzetak.

 

Emakumeen taldea

Egun 32 dantzarik osatzen dute Andra Mari taldea. Bertan nesken taldea, neska txikiak eta ezpatadantzari txikiak ari dira, hain zuzen ere. Jarraipena badagoela ziurtatzeko, txikien dantza taldea sortu da berriki. Bertan 12 neska-mutiko dabiltza lanean  ilusio handiz Garaiziren gidaritzapean. 2007. urtean, berriz, emakumeen taldea sortu zen eta aurrera jarraitzen du itzeleko gogoarekin.

1990. urtean lehenengoz Euskal Jaia ospatu zuten eta harrezkero urte birik behin ospatzen da. Bertara, Durangaldeko hainbat talde gonbidatzen dira. Urtero Durangaldean ospatzen diren Euskal Jaietan parte hartu ezezik, herriko jaietan, ermitetako ospakizunetan, Mañariko Aste Kulturalean eta Santa Ursula egunean ere izaten da dantza taldea.

Bestalde, Kirikiño abesbatza Itxaso Arrizabalagaren zuzendaritzapean, kultura musikala eta euskal folklorea bultzatzeko asmoarekin sortu zen duela 25 urte. Gaur, 16 emakumeen ahotsek osatzen dute abesbatza. Eta aipagarria da abesbatzaren ibilbidean, 2007. urtean Mirandan ospatu zen Habanaran lehiaketan lehenengo saria eskuratu zutela.

 DURANGON. Mañariko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados