Ander Erzillaren musika eta Igor Elortzaren hitzak uztartzen ditu aurtengo Ibilaldiko kantuak

Bilboko Kafe Antzokian goizean eta Durangoko Kurutziaga ikastolan arratsaldean aurkeztu dira aurtengo Ibilaldia iragarriko duten kantua eta bideoklipa. Kurtziaga eta Ibaizabal ikastolak arduratuko dira aurten ‘Dagigun’ goiburuarekin ospatuko den Bizkaiko ikastolen jaiaren antolakuntzarekin.

Aukeratutako leloa, dagigun alegia, “ekintzara dei egiten digun aditza da” antolatzaileen esanetan, eta “kantua ere horrela sortua izan da”. Igor Elortzak idatzitako letra eta Ander Erzillak sortutako musika ardatz hartura, hainbat guraso eta ikaslek parte hartu du “ekitera bideratzeko sortua” izan den kantu berezia gauzatzeko.

Kantuak lau zati ezberdin ditu, “lau adin-tarte ezberdinetarako egokia izan daitekeen erritmo ezberdinekin elkar lotuta”. Hitzak joko bihurriak jolasteko aukera ematen du eta antolatzaileen esanetan “trebeenek baino ez dute lortuko dena jarraian esatea”.

Bideoklipak emozioak transmititzeko tresna direnez, “gauzak egiteko gogoa! (dagigun!)” helarazi nahi dute egileek. Lantaldeko arduradunak Iban Gonzalez eta Edorta Barruetabeña izan dira eta ikastolako gaur egungo ikasle eta gurasoak, irakasleak zein izandako ikasle eta gurasoen inplikazioa azpimarratu nahi dute “ikastolen mugimenduaren parte sentitzen direlako eta dagigun esateaz bat, ideia izateari utzi eta errealitate bihurtu nahi izan dutelako”.

 

Gezi bat irudikatzen du aurtengo Ibilaldiaren logoak.
Gezi bat irudikatzen du aurtengo Ibilaldiaren logoak.

dagigun! (kantua)

 

batu, bota, bete

jaso, jo, jolas, jardun

nahas, arnas, marraz

kanta, konta dagigun

 

eman, omen, imin

lan egin, laga, lagun

asma, usna, susma

ikus, ikas dagigun

 

Mundua mundu bat

mundu da nahinun

gurea hemendik

hasi dagigun

 

Geroa giroan

da gero egun!

gurea oraintxe

hasi dagigun

 

zenbat mezu bigun…. hainbat kexa, kexu ilun!…

ba ote dakiten, ba al darabilgun

dakargun, daramagun, dakigun, dezakegun, dagokigun

hasi, ekin, egin… dagigun!

 

Azartatu, hanka sartu ta su hartu… aproba ta albora

Eralda, erabat alda, heda ta hegalda

Ahora ahoz gora… Ahoska harraboska… iraunean irun

har, erre, irri, orro, urra dagigun

 

mundua mundu bat bada nahinun

Gurea hemendik hasi dagigun

geroa giroan bada egun

Gurea oraintxe hasi dagigun

mundua mundu bat bada nahinun

Durangon euskaraz bizi dagigun

geroa giroan bada egun

Ikastolan gaurtik bizi dagigun

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar