Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Amankomunazgoak doako ikastaroak antolatu ditu aisialdiko begirale eta zuzendarientzat

begiraleDurangoko Amankomunazgoaren Euskara Zerbitzuak ume eta gaztetxoen aisialdiko begirale eta zuzendari tituluak lortzeko ikastaroak eskainiko ditu aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Ikastaroak doan izango dira Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko herritarrentzat.

Formakuntza ikastaroak Durangaldean bertan emango dira urritik maiatza arteko asteburuetan. Ekimenaren helburua “aisialdian umeekin eta gaztetxoekin ari diren profesional euskaldunak prestatzen da, berebizikoa baita umeek eta gazteek eredu euskaldunak izatea”, Amankomunazgoaren euskara zerbitzuko arduradunen arabera.

Begirale ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da 2016ko abendurako 18 urte beteta izatea. Zuzendari ikastaroaren kasuan, berriz, parte-hartzaileek 21 urte izan beharko dituzte, eta aurretiaz begirale titulua aterata izan behar dute. Begirale ikastaroan izena emateko epea irailaren 16an amaituko da, eta zuzendariarenean irailaren 30ean.

Inskripzioak Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuan (Laubideta 6, Durango) egin behar dira eta matrikula egiteko argazki bat, nortasun-agiriaren fotokopia eta errolda-ziurtagiria eraman behar dira. Zuzendari ikastaroan matrikulatu nahi dutenek begirale titulua ere aurkeztu behar dute.

Informazio gehiago jasotzeko 946232522 telefonora deitu edo euskera.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzi behar da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados