Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Amankomunazgoak bat egin du elikatzeko ohiturak aldatzeko helburua duen FAct programarekin

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak bat egin du Ekintza Globalerako Programa (Global Action Plan) nazioarteko erakundeak eratutako FAct! (Food Action) egitasmoarekin. Europako bost herrialdetan abian den ekimen honen helburua, herritarrek elikadurari, osasunari, hondakinen ekoizpenari eta klima aldaketari buruz dituzten ohiturak aldatzea da.

Jarritako helburua gauzatzeko asmoarekin, FAct! programak laguntza ematen die herritarrei “elikatzeko ohiturak alda ditzaten”, ekimenaren bultzatzaileen esanetan. Aholku praktikoak ematen dituzten zenbait eskulibururen bidez, elikagaiak alferrik ez galtzea, berotegi-efektuko gasen isurketa murriztea eta herritarren osasuna hobetzea lortu nahi da.

Izan ere, urtero 7,7 milioi tona elikagai botatzen dira zaborretara eta 170 milioi tona CO2 isurtzen dira elikagaien xahuketarekin lotuta. Gainera, azukre, gatz, koipe eta elikagai prozesatu gehiago kontsumitzen dira eta 2 motako diabetesak eta gizentasunak eragindako gaixotasunek 300.000 milioi euroko osasun-gastua egoten du Europar Batasunean.

100 euroko erosketa-otzara

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak ekimenari lotutako programa pilotu baten lehen fasea jarri du abian. Hori dela eta, 2017ko maiatzaren 2a baino lehen Amankomunazgoaren webgunea erabiliz (http://www.mdurango.org/es-ES) izena ematen duten pertsona guztien artean, 100 eurotan baloratutako erosketa-otzara ekologiko bat zozkatuko da, EROSKIri esker.

Bestalde, Hungarian, Alemanian, Italian, Suedian eta Espainian erabilgarri dagoen http://fact.globalactionplan.com/es webgunea ireki zuten martxoaren 15ean. Bertan, FAct! programa berritzaileari buruzko informazio guztia eskuragarri izateaz gain, online dagoen liburutegia kontsultatu edo zenbait txosten eta dokumentu deskargatu daitezke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados