Amankomunazgoak 100.000 euroko diru-laguntzak emango ditu aurten

MancomunidadAstolaDurangaldeko Mankomunitateak 100.000 euroko diru-laguntza banatuko du euskara, kirola, ezintasuna edota garapenerako lankidetzan eskualdean diharduten irabazi gabeko elkarteen artean. Kasu gehienetan, irailaren 17ra arte egongo da zabalik laguntzak eskatzeko epea.

Mankomunitateak onartutako Diru-Laguntzen Plan Estrategikoak, aurtengo jarduketarako ildo estrategikoak onesten ditu.

Adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzeko, 30.000 euro bideratu dira; egoera eskasean dauden herrialdeetan garapenerako lankidetza jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko Durangoko elkarteetarako, 20.000 euro; kirolaren sustapenerako –batez ere atletismoa, trinketea eta pistako txirrindularitza–, 42.000 euro; eta eskualdeko gizarte, kultura, lan eta ekonomia bizitzan euskararen erabilera bultzatzeko, 8.000 euro.

“Diruz lagundu beharreko jardueren helburua, Mankomunitatearen eskumenen barruan dagoen helburu publikoa edo interes soziala duten eta elkarteetan eta erakundeetan egituratuta dagoen gizarte zibilak aurrera eramandako proiektuak eta jarduerak sustatzea eta bultzatzea izango da”, erakundearen irizpideen arabera. Horrez gain, “gizarte zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen partaidetza eta gizarteratzea” lagundu nahi da.

Irailaren 17ra arte

Laguntzak eskatzeko epea irailaren 17ra arte egongo da zabalik, baina merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako establezimenduetako kanpoko errotuluak zein webguneak euskaratzeko epea irekita egongo da urriaren 15era arte.

Kasu guztietan izapideak baliabide telematikoen bidez baino ez dira egingo, Durangaldeko Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren bitartez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar