votar

216 votos

puntuacion entera puntuacion entera puntuacion entera puntuacion media puntuacion vacia

Hitz saltsan

Amamaren eguna

Karmele Aurtenetxe

Hitz saltsan

Karmele Aurtenetxe

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Ver todos sus artículos


Bai, bai, ez naz erratu. Baten bateri arraro edo ezegoki irudituko jakon arren, maiatzaren lehen igande honetan, gaur dogu amamaren eguna, eta inguruan doguzan amamak zoriontzea merezi dau. Ez neuke aititerik baztertu gura, baina ari garen honetan behintzat, momentuz, amama da protagonista. Egiazko bardintasunerako bidean sinisten dogunok itxaropenez espero dogu amama/aitite edo ama/aita kontzeptu bardin eta bardintzaileak izango diran eguna.

Leku guztietan ikusiko dozuez, eta  orain arte konturatu ez bazarie, ondo begiratu eta multzoka agertuko jatzuez begien aurrean. Eskolarako orduan, eskolak amaitzen diranean, parkeetan, merienda orduan... Ohitu nazen arren, oraindik be harridurea eta miresmena sortarazoten deuste amamek prestatzen dabezan askaritxuak. Ni neu, ama izanik be, sekula ez dot amamak prestatutakoaren erdira heldu. Beste belaunaldikoa nazalako agian, burua etxean eta etxetik kanpoko jardunean banatu behar dodalako agian.

Beste molde, beste usadio eta egiteko beste moduak  dira. Egia da, gaur bestela bizi gareala, eta makina batzuek lanetan laguntzen deuskuen arren, atazak eta ardureak biderkatu egin jakuz, eta makinek arinago bizitzera eroan gaitue. Horregatik be, amamaren zopa beti gozoagoa, amamak adabakiagaz konpondutako praka beti itxurosoagoa, eta katarroak arinago eta hobeto sendatzen dira amamaren altzoan.

Amaren eguna jarri zanean be,  suposau egiten dot amaren arreta, maitasun eta atentzinoa saritzeko edo eskertzeko  egin zala. Batzuek uste dabe eguna jartzeagaz nahiko egiten dala. Loreak eskeini edo oparitxua egin eta kito!!!. Txarrena da amamarena, nahiko daualako ohetik altxatu barri emoten dan  mosu gozoagaz, hazurrak kras-kras egiteraino emoten dan besarkada beroagaz.

Ni neu, ama izanik be, amama guztiei eskeini gura deutset  egun hau. Eta, bide batez, bizitzaren mastari ondo ebatuta dagozan birramama danei be. Ama izan zineen zeuon garaian, eta oraindik be, zuek barik  ondo galduta egongo ginateke milaka ume, ama eta aita...

Esker mila eskolarako bidean jartzen gaituzuelako, gaixotasunean  besoetan izan gaituzuelako, hainbatetan lagunarteko karta-jokoa gugaitik baztertu egin dozuelako, lan egun amaibakoetan txikiak zaintzen eta jagoten dozuezalako... gurasooi jai eta ospakizunetarako beta, eta lanean jarraitzeko aukerea emoten deuskuzuelako.

Bizitzak aukerea emongo baleust,  neuk be gurako neuke inoiz amama izatera heldu. Maitasun neurribakoa emoten jarraituko dot baina adinagaz etortzea espero dodan nasaitasunagaz, adats urdinduak ekarriko deusten ikuspuntuagaz, prisa gitxiagogaz eta garrantzirik bakoak guztiz alboratuta. Beste lekura joan aurretik, mundu honetako gauza guztiak bertan itxita biziko naz. Gure Pantxike Jaiok esaten eban moduan: joan aurretik emon behar da, joan ostean ez dalako  emotea; ezer izatekotan, uztea baino ez litzateke izango.



votar

216 votos

puntuacion entera puntuacion entera puntuacion entera puntuacion media puntuacion vacia

Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


2 Comentarios

    Por Karmele

    07/05/2012 "Eskerrik asko zuri!"


    Por ANDER

    07/05/2012 "No comment! Eskerrik asko, karmele!"




También te puede interesar

Doña Elvira, imagínate Euskadi
En otra onda
LRRTM1
Hormonak eta feromonak
Hitz Saltsan
Talaia.
Akordatzen.
Un ojo siempre atento
Eskegitokia
El blog de Alconero