Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Alex Txikon mendizalearen hitzaldiarekin hasiko dira gaur Zaldibarko Mendi Jardunaldiak

AlexTxikonEverest
2018ko neguan Everestera egindako espedizioaren irudia (Argazkia: Alex Txikon).

Zaldibarko Zaldua Mendi Taldeak III. Mendi Jardunaldiak hasiko ditu gaur bertan Alex Txikon mendizale lemoarraren hitzaldiarekin. Iragarritako egitaraua datozen bi eguenetan emango diren pelikulekin osatuko da eta saio bietan iazko Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak ikusteko aukera egongo dela.

Alex Txikonek ‘Everest neguko espedizioa’ izenburuarekin emango duen hitzaldia arratsaldeko 18:30eahn hasiko da Liburutegi zaharrean. Berbaldian, 2018 neguaren amaieran munduko mendi garaienera igotzeko ahalegin ustelaren berri emango du. Lemoarraren espedizioak Pumori mendia (7100 metro) igo zuen Himalayara egokitzeko eta Everesterako igoera 7.850 metroko altueraraino hornitu bazuen ere, atzera egin behar izan zuen eguraldi txarragatik.

Mendi Jardunaldiak datorren eguenean, hilak 9an, jarraituko dute Bilbao Mendi Film Festivalak aukeratutako hiru filmen emanaldiarekin. Liburutegi zaharrean, arratsaldeko 18:30ean hasiko den saioa ‘The Search for the Wooo’ filmarekin abiatuko da eta ondoren 2018 labur onenaren saria eskuratu zuen ‘Viacruxis’ emango da. Emanaldia ‘Age of Ondra’rekin osatuko da.

Zaldibarko Mendi Jardunaldiak maiatzaren 16an ikusgai jarriko dituen pelikula sortarekin amaituko da. Egun horretako egitarauan sail ofizialean eman ziren ‘Wallmapu’, ‘RJ Ripper’, ‘Liv Along The way’ eta ‘Up to speed’ pelikulak tartekatuko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados