Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Alex Txikon mendizaleak emango duen hitzaldiarekin abiatuko da Kultur Hamabostaldia

Alex Txikonek emango duen hitzaldia barikuan izango da 19:00etan Kontzejuzarrean.

Kultura, kirola eta beste arlo batzuetara lotutako ekimenak eskainiko ditu eguenean hasi eta ekainaren 11ra arte iraungo duen Mallabiko Kultur Hamabostaldiak. Iragarritako ekimenak eguenean hasiko dira Malle Euskal Pilota Klubak antolatutako Biharko Izarrak pilota txapelketaren partiduekin.

Alex Txikon mendizale lemoarrak barikuan Kontzejuzarrean emango duen hitzaldia izango da edizio honetako ekitaldirik aipagarrienetakoa. Arratsaldeko 19:00etan hasita eskainiko duen solasaldian, urtarrilean eta otsailean egin zuen saiakera eta inork lortu ez duen erronkaren berri emango du: neguan eta oxigeno botila barik Everest mendi gailurrera igotzea.

Iragarritako ekimenak datorren eguenean, hilak 25, jarraituko dute ‘Sekretu gabeko Android’a hitzaldiarekin. Hurrengo egunean dantza erakusketa eta ikastaroa eskainiko dute Gazte Alai dantza taldeko irakasleek.

Mallabia Cup

Zapatuan umeentzako antolatutako mendi martxa hasiko da. Eskolako frontoian eta CIP-en berriz, inguruko herrietako 400 gaztetxo bilduko duen Mallabia Cup areto-futbol txapelketa abiatuko da. Eguerdian, Guraso elkarteak antolatutako bazkari autogestionatua egongo da, briska txapelketa jokatuko da arratsaldeka eta iluntzean Kantu Kolorek girotutako erromeria egongo da parkean.

Pala zein esku pilota eskolako nesken partiduekin osotuko den Mallabiko I. pilota jardunaldia egingo da maiatzaren 28an, 11.00etatik aurrera. Eskolako frontoian eta CIP-en berriz,  Mallabia Cup txapelketaren finalak jokatuko dira.

Maiatzaren 30ean eta ekainaren 1ean eskainiko diren bi hitzaldirekin jarraitu du Kultur Hamabostaldiak. Eneko Mallagaray fisioterapeutak eskainiko duen lehengoan, ‘Adinean aurrera eta osasuntsu’ gaia landuko da eta bigarrenean mintzatuko diren Juan Carlos Andres eta Aranzadi elkarteko Ander Izagirrek ‘Anfibioak eta narrastiak Mallabian: mitoak eta elezaharrak’ gerturatuko dituzte.

Euskararen aldeko futbito maratoia eta Jasokunde, Mendibil eta Lagun Artean abesbatzak batuko dituen Udaberriko kontzertuak egongo dira ekainaren 3an.

Azoka eta omenaldia

Hamabostaldiaren ardatzetako bat den Nekazal eta Artisautza Azoka ekainaren 4an ospatuko da, eta egun horretako bestelako ekitaldiak ere tartekatuko dituzte. Aipagarrienetakoa, urte askotan herriko medikua izan ondoren aurten jubilatuko den Josean Bolleguiri egingo dioten omenaldia. Horrez gain, Mallabiko anfibioen eta narrastien erakusketa, umeentzat antolatutako bide-segurtasun kanpaina eta rokodromoa, tirolina zein arku-tiroa jolasekin atondutako multiabentura parkea jarriko da.

Aurtengo Kultur Hamabostaldiko egitaraua osatzeko, Saioa Magunazerlaiak ‘Bullying eta Cyberbullying, zer ari da gertatzen’ gaiaren inguruan ekainaren 9an emango duen hitzaldia; hurrengo egunean jokatuko diren bikoteka frontenis partiduak eta domekan egongo den gimnasia erritmikoaren erakustaldia iragartzen dira.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados