Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Alex Txikon, bertsolariak eta azokak izango dira Mañariako Aste Kulturalean

Alex Txikon, bertsolariak eta azokak izango dira Mañariako Aste Kulturalean

Mañariako Udalak antolatutako Kultur Astea haurrentzako prestatutako tailerrekin hasiko da gaur eta igandea bitartean mendiari buruzko hitzaldia, bertso-afaria edo artisau, elikadura eta landare azoka izango dira. Aurtengo egitaraua osatzeko abesbatzen kontzertua iragartzen dute maiatzaren 23rako.

Haurrak izango dira gaurko protagonistak arratsaldeko 17.30etatik aurrera frontoian izango diren tailerrekin. 19.00ak arte haur eta gazteek arratsalde dibertigarri eta entretenigarria igarotzeko aukera aparta izango dute. 18.00etatik 20.00ra, makillaje teknikak ezagutzeaz gain, praktikak egiteko aukera izango dute 14 urtetik gorakoek, Udaletxean eskainiko den aurpegia margotzen ikasteko tailerrarekin.

Alex Txikon mendizale lemoarra izango da asteazkeneko protagonista, arratsaldeko 19.00etan ‘Beste era batera’ izenburua duen hitzaldia eskainiko baitu Liburutegi zaharrean.

Unai Iturriaga eta Fredi Paia bertsolariak izango dute ostiraleko protagonismo nagusia gaueko 21.00etatik aurrera burutuko den bertso-afariarekin, agerraldiko gai-jartzailea Eneko Abasolo ‘Abarkas’ izango dela. Herriko Tabernan burutuko den ekitaldi horretan parte hartzeko, beharrezkoa da txartelak erostea Herrikon bertan, U2n edo Errekondon.

XX. eta XIX. edizioak burutuko dituzte igande goizean izango diren Artisau, elikadura eta landare azokak eta Ahuntz azpigorri monografikoak, hurrenez  hurren.  Herriko plazan kokatuko diren postuen ortuariak, gazta, ogia, foie, txokolatezko trufak, eztia, euskal pastela, gozogintza edo txakolina izango dira eta  frontoian haur eta gazteendako artisautza tailerrak antolatu dituzte. Gainera, kaktus, bonsai eta lore mintegiek gerturatutako landareak ere izango dira.

Aurtengo Kultur Astea 23an izango den abesbatzen kontzertuarekin osotuko da. Udaberriko Kontzertuak egitasmoaren baitan antolatutako agerraldia 20.00etan hasiko da Andra Mari elizan eta herriko Kirikiño Abesbatzaz gain, Bilboko Garaizarko Matsorriak eta Urduñako Sociedad Coral kantari arituko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados