Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aitzol Atutxa aizkolaria eta Luhartz taldearen erromeria nabarmenduko dira Gazetako Erregenetan

 

GazetaErregenak2018Erregenak ospatuko dituzte asteburuan Elorrioko Gazeta auzoan eta aurtengo egitarauan Luhartz taldearen erromeria eta Aitzol Atuxa aizkolariaren ekitaldia nabarmenduko dira.

Gabon zahar bezperan auzoa apaindu eta txopo sartzeari ekin ondoren, barikuan emango zaie hasiera ospakizunei, iluntzeko zortzietatik aurrera emango diren afariekin eta gaueko 22:30etatik aurrera Luhartz taldeak girotuko duen erromeriarekin. Gau-erdian, berakatz-zopa eta txokolatea egongo da bertaratzen direnentzat.

Erregeen eguna ospatuko dute zapatuan eta goizeko 11:30ean hasiko den meza-ospakizuna amaitu ondoren, Besaide Dantza Taldearen ekitaldia egongo da. Egun guztian trikitilariak girotuko dute auzoa.

Eguerdiko 12:30etatik aurrera, Urrezko binakako aizkolari txapelketa ‘Eusko Label Saria’ren jardunaldi berri bat jokatuko da eta bertan egungo bakarkako Euskal Herriko Txapelduna den Aitzol Atutxa izango da protagonistetako bat. Azken lau urtetan Euskal Herriko txapela jantzi duen Atutxa II.a dimoztarra Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrarekin batera lehiatuko da Jon Irazu zizurkildarra eta Xabier Zaldua zumarragarraren kontra.

Emakume Banakako Txapelketa

Saio berean Urrezko Aizkolari Emakume Banakako Txapelketaren jardunaldia ere lehiatuko da eta norgehiagokan Irati Astondoa zeanuritarra eta Nerea Sorondo beratarrak neurtuko dituzte indarrak. Herri-kirolen ekitaldia borobiltzako  Urrezko Harrijasotze txapelketaren saioa burutuko du Aimar Galarraga oriotarrak.

Ospakizunak domekan jarraituko dute goizeko 10: 00etan Intxortarantz abiatuko den igoerarekin eta parte hartzaileek salda eta txorizoarekin berreskuratuko dituzte indarrak. 11:30ean meza-ospakizuna egongo da eta 12:30ean Gazetako XLIV. Briska txapelketa hasiko da.

Aurtengo Erregeen jaiak hurrengo barikuan, hilak 12an, iluntzeko 20:30etan hasita egongo den XLIV. Mus-tute txapelketarekin eta hurrengo egunean egingo den auzo-afariarekin eta erromeriarekin osatuko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados