Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Aitziber Irigoras eta Izaskun Landaidak inauguratuko dute ikastolako jolas-eremu berria

DurangoKurutziagaIkastolaJolas-GuneBerria1Durangoko Kurutziaga ikastolak lau urteko prozesuaren ondoren gauzatutako jolas-eremu berria inauguratuko du zapatuan, goizeko 11: 30ean, eta bertan egongo dira Aitziber Irigoras, Durangoko alkatea; Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Josune Bañales , EHI-Euskal Herriko Ikastolen ordezkaria eta Jon Elorrieta, Kurutziaga Ikastolako presidentea.

10.000 metro koadro biltzen dituen jolas-eremu eraberrituaren oinarrietako bat genero berdintasuna (hezkidetza) da; hau da, neskato-mutikoei aukera berdinak eskaintzen dizkiela. Beste bi zutabeak naturaren integrazioa eta parte-hartzea dira.

Inaugurazio ekitaldiko hitzaldien ondoren, jolas-eremu berriaren bisita gidatua egongo da eta jarraian, Haur Hezkuntzako eraikina ezagutzeko parada izango dute bertaratzen direnek.

Ikastolaren kanpoaldeko lurrazalak 13.000 metro koadro ditu eta horietatik 3.500 Durangoko Udalak 35 urtez lagatako lurzoru mugakideari dagozkie. Eremu horretan egongo diren menditxo, errekatxo eta zuhaitzekin batera, Euskotrenek emandako tren unitate bateko kotxe bi daude.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Andoni

    Queremos algo igual para el colegio Landako

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados