Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aitor Bizkarrak finalaurrekoetarako txartela lortu zuen atzo Plentzian

AitorBizkarraGorkaPagonabarragaPlentzia
Aitor Bizkarra (mikroan) eta Gorka Pagonabarraga (eskuman) Plentziako saioan izan ziren atzo.

Aitor Bizkarra bertsolari abadiñarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren saioa irabazi zuen eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen. Plentzian jokatutako saioan Gorka Pagonabarraga durangarra ere lehiatu zen eta hirugarren postuan sailkatu zen.

Bizkarrak saioren lehen zatian egindako lanari esker lortu zuen garaipena, egindako lehen hiru ariketetan puntu gehien lortu zituen bertsolaria izan baitzen. Zortziko nagusian, zortziko txikian eta puntua emandako zortziko txikian, bertso onenak eskaini zituen abadiñarrak, eta beste bi ariketetan lortutakoekin 461,5 puntu bildu zituen guztira.

Gorka Pagonabarraga ere Plentziako saioan lehiatu zen ere eta, azkenean, hirugarren postuan sailkatu zen 433 puntu eskuratuta. Bigarrena Julen Ibarguengoitia izan zen (440,5); laugarrena, Peru Vidal (433); bosgarrena Peio Ormazabal (421,5) eta seigarrena Arkaitz Zipitria (365,5).

Atzoko emaitzen ondoren, durangarra finalaurrekoetatik kanpo dago, kanporaketa baten faltan sailkapenaren 14. postuan dagoelako eta aurrera egingo dutenak bost kanporaketako irabazleak eta puntu gehien lortutako beste bost bertsolariak izango direlako. Finalaurrekoak, 2016ko zortzi finalistekin osatuko dira.

Atzoko saioaren ostean kanporatuta gelditu da Gorka Sarriugarte ere, behin-behineko sailkapenean 13.a delako. Eneko Abasolo ‘Abarkas’ek berriz, datorren domekan jakingo du aurrera egiten duen ala ez, kanporaketen azken saioa jokatu behar baita Berriatuan eta behin-behineko sailkapenean seigarrena dagoelako.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados