Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aisialdirako gune berria egokituko da Autzaganen

Aisialdirako gune berria egokituko da Autzaganen

Autzagane auzoan burutu behar den saihesbideak gune berri bat atontzeko aukera eskainiko du. Bi urteren buruan Zornotza eta Muxika lotuko duen tunela amaituta egotea espero dute Foru Aldunditik. Izan ere, Zornotzako EAJ-PNV alderdiak duen egitasmoaren arabera, Autzaganeko mendateak beste itxura bat nabarmenduko du lanak amaitu ondoren. Horretarako aisialdirako gune berri bat egokituko da bertan.

Autzaganeko egitasmoa amaitu ondoren, mendatera igotzeko errepideko azkenengo kilometroak “ez du orain pairatzen duen trafiko kopurua jasango”, aurreratu du David Latxaga, Zornotzako alkateak.

Izan ere, Katiatik mendateko tontorreraino doan errepideak barne trafikoa bakarrik erakarriko du, Gernikarako zirkulazioa tunel bategatik saihestuko delako.

Beraz, azpiegitura honetaz baliatuz, aisialdi eta atsedenaldi gune berri bat atontzeko aukera izango da. Gainera, inguruan eremu berria izango den, “kirol alternatiboak” praktikatzeko parada eskainiko du. “Ideia batzuk baditugu. Obrek irauten duten bitartean, proiektua adostu beharko dugu”, argitaratu du Latxagak.

Beraz, alderdiaren egitasmoaren arabera, askaldegi eta erretegi gunea atontzea espero da Autzaganen, eta inguruari aisialdirako kutsua ematea da asmoa, “familiek egun lasai eta ingurumen natural batean igarotzeko aukera izan dezaten”, aurreratu du Zornotzako alkateak. Honetaz gain, kirol alternatiboak praktika-tzeko topaketa gunea izango da. Hau da, quad, mountain bike, edota “enduro” motorrekin ibiltzeko eremu bat bilakatuz. Gainera, zaldiekin ibiltzeko bideak ere atonduko dira besteak beste.

Bestalde, egitasmoak aurrera pauso bat ere proposatzen du, hau da, mendi ibilbide baten bitartez, Urdaibai inguruarekin lotzea espero dute aurrerantzean. Izan ere, GR batek zeharkatzen du ingurua. “Muxika eta Aldundiarekin berba egin dugu eta hasiera batean borondate ona agertu dute”, esan du Latxagak.

Lanak, udazkenean

Halaber, Autzaganeko mendatean jatetxe bat kokatuta dago aspalditik eta egitasmo honen esparruaren barruan kokatuta geldituko litzateke. “Bizia emango dio, dudarik gabe”, baieztatu du alkateak.

Foru Aldundiaren egitasmoren arabera, Autzaganeko saihesbidearen lanak uda aurretik esleituko dira eta udazkenean hasteko prest izango dira, Latxagak argitu duenez.

Pasabide berriak BI-635 errepidea ordezten du, eta Zornotza eta Muxika udalerriak lotuko ditu. Tarte batzuetan taxuketa-hobekuntzak egin dira, eta, beste batzuetan, berriz, obra berriak. Halaber, mendatera igotzeko hiru kilometrotako kurbak lasaituko dira.

Gainera, Autzagane gainetik ez pasatzeko, 670 metro luze izango duen tunela eraikiko da, hain zuzen ere. Eraikuntza berriko tarteak 6,6 km-ko luzera dauka, eta 20.000 biztanletik gorako eskualdeari emango dio zerbitzua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados