Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Ahuntz azpi gorrien hamahirugarren monografikoa ospatuko da igandean

Ahuntz azpi gorrien hamahirugarren monografikoa ospatuko da igandean

Ahuntz azpi gorrien hamahirugarren monografikoa ospatuko da igande honetan Mañarian, XV. Nekazal eta Artisautza azokaren barruan. Urkiola eta Gorbeia aldeko ahuntz arraza honen 110 abelburu ikusi ahal izango dira bertan. Gainera, 40 produktore eta artisauk beraien lanak erakutsiko dituzte azokan. Arratsaldean pilota partidak jokatuko dira.

Urkiola eta Gorbeia aldeko ahuntza da azpi gorria, arraza desagertzeko zorian zegoen eta duela hamahiru urte hasi ziren Mañarian animalia ezagutzera emateko monografikoa antolatzen. ???Orain, 13 urte geroago esan beharra daukagu desagertzeko arriskutik irten dela, artzainak ere arraza genetikoki hobetzeko lanean dabiltza???, argitu dio Mari Puy Inzunza, Mañariako udaleko kultura teknikariak durangon.com-i.

110 abelburu egongo dira ikusgai eta dotoreena aukeratzeko lehiaketa ere egingo da. Ahuntzari azpi-gorria esaten zaio tripa azpia gorria duelako, ???ahuntz gogorra da, haitzetan ibiltzen ohituta dagoelako eta okelatarako ibiltzen da, okela oso preziatua da???, gaineratu du teknikariak.

XV. Nekazal eta Artisautza azokaren barruan egingo da monografikoa. Azokan 40 produktore eta artisauk parte hartuko dute, 52 esanetan banatuta. Gainera, 20 antxume erreko dira burruntzian, gero pintxoak salduko dira, baserriko ogiarekin lagunduta. Bakoitza bi eurotan salduko da.

Arratsaldean berriz, zapietatik aurrera pilota partiduak jokatuko dira pilotalekuan. Esteban eta Larunbe lauterdikoan arituko dira, eta Mendizabal eta Landaburu, Gorka  eta Uriarte elkarrekin lehiatuko dira.

Bestalde, DYA-k ate irekiak ekimena eta tailerrak eskainiko ditu Udaletxe alboan, goizeko 11etatik aurrera. Anbulantzia medikalizatu bat barrutik nolakoa den erakutsiko dute eta ume zein nagusientzat tailerrak burutuko dituzte. Nagusiei lehen sorospenak nola egin erakutsiko diete, erredurak, kolpeak eta zauri arinak dauden kasuetan adibidez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. oier

    no esta bien pr la sillas deruedas esta bien eskalerasa auto maticco

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados