Durango - Larunbateko manifestaziora joateko deia
AHTaren lanek egiten duten “txikizioa” salatu dute
I. G. 19/01/2010
Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanak prentsaurrekoa eman du gaur Tabiran. Euren esanetan AHTren proiektua egiten ari den “txikizioa bertatik bertara ikusi dezazuen”. Tabiran ez ezik, eskualdeko beste hainbat lekutan ere antzeko kalteak egiten ari direla salatu dute, “Iurretan Orozketa, Abadiñon Mendiola eta Euba eta Zornotza ere guztiz txikitzen ari dira”. Gainera, larunbatean Hendaiatik Irunera egingo den manifestaziora joateko deia egin dute.
Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanak Tabira auzoan egin die hitzordua komunikabideei, “ATHren obrak egiten ari diren txikizioa bertatik bertara ikusi dezazuen. Hor ondoan, orain makinak dabiltzan lekuan baserri bat egon da ehunka urtez iaz bota zutenera arte”. Eskualdeko beste auzo batzuetan gertatzen den moduan: “Durangon bertan Larrinagatxu auzoa, Iurretan Orozketa, Abadiñon Mendiola eta Euba eta Zornotza ere guztiz txikitzen ari dira”. Bertan izan dira, besteak beste, Atxondo eta Elorrioko alkateak eta baita eskualdeko herrietako ezker abertzaleko hainbat zinegotzi.
AHTren lanak egiteko Euskal Herri osoan 10 mila eurotik gora beharko direla salatu dute, “gutxi batzuek erabiliko duten trena egiteko”. Dirutza hori gizarteak dituen eguneroko benetako arazoak konpontzeko erabiltzea eskatu dute, “EAEko herritar bakoitzeko 4.859 euro gastatuko dituzte trenean. Horren aurrean, Bizkaiko Foru Aldundiak adibidez, bizkaitar bakoitzeko 593,84 euro baino ez ditu inbertituko 2010ean gizarte-ekintzan”, salatu dute.
Horren harira, azken egunetan Durangaldeko hainbat etxetan jaso diren gezurrezko kartak aipatu dituzte. Eta gogorarazi dute, kartan esaten dena egia balitz, herritar bakoitzari bere izenean gastatuko dituzten 4.859 euroak itzuliko balizkiote, “familia askorentzat laguntza handia izango litzateke bizi dugun egoera eskas honetan”.
Abiadura handiko trenaren alde egiten dutenek “txikizioa justifikatzeko”, lanpostuak sortuko direla esaten dute, “datuek, berriz, kontrakoa diote. Durangaldean trena egiten hasi dira, baina bitartean, azken urtebetean langabezia bikoiztu egin da. Gainera, 11 hilabeteotan 332 ERE ezarri dituzte bertoko enpresetan”.
“AHTrik EZ! Proiektu txikitzaileak gelditu!” lelopean manifestazioa egingo da datorren larunbatean, urtarrilak 23, 16.00etan, Hendaia eta Irun artean. Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanak parte hartzeko deia luzatu die herritarrei, eta jakinarazi dute Zornotza Bizirik taldeak eta Mañarian “harrobien aurka borroka egiten duten herritarrek” ere deialdi hau babesten dutela.
3 Comentarios
Por PARA AHT
21/01/2010 "... que sabras tu como viven los demas, y si lo sabes, no sera porque trabajas poco y te sobra tiempo para meterte en sus vidas? Comentad la noticia, argumentad los razonamientos y vuestra postura; no caigamos en discusiones a lo tertulianos televisivos por favor."
Por AHT bai
20/01/2010 "Cada vez mas solos y molestando mas a la gente. Que pena..."
Por AHT
20/01/2010 "como se nota que algunos alcaldes y concejales de la comarca tienen poco trabajo. Oier y Niko, vivís de maravilla!!"
También te puede interesar
- Columna »
- Apocalypse Now
20/01/2010 - 06:22:23 :: El comunicado
A quienes mantienen que el comunicado de ETA no aporta nada nuevo, habría que preguntarles si han leído detenidamente el texto











