Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

AHTaren aurkako akanpada antolatu dute Leginetxen

AHT Gelditu Elkarlanak akanpada bat antolatu du Zornotzako Leginetxe auzoan. Datorren 17, 18 eta 19an izango da eta hainbat ekitaldi antolatu dira. “Sardak eskuan hartu eta behin eta berriro altxatuko ditugu inposaketaren aurka”, aurreratu dute antolatzaileek.

Zornotzako Leginetxe auzoan duela lau hilabete okupatu zuten etxean, AHTaren kontrako akanpada antolatu dute. “Baserritik bertatik ikusten dugu obrek dena apurtzen jarraitzen dutela. AHTa ez omen dago krisian. Gure poltsikoetako milioika euro xahutzen dituzte jende asko langabezian eta hil amaierara heldu ezinik dagoen bitartean. AHTak dirua ez ezik, bizitzak ere alferrik galtzen ditu”, salatu dute antolatzaileek.

Egitaraua ostiralean hasiko da bizikleta martxa batekin eta poesía emanaldiarekin. Hurrengo egunean mendi martxa batek zabalduko du egitaraua eta ondoeren bazkaria, kantautoreak, tailerrak eta kontzertuak izango dira. Iganderako enkartelada bat antolatu dute Zornotzako merkatuan, eta ondoren antzerki tailerra eta bazkaria izango dira.

Zornotzako Leginetxe auzoan AHTa eraikitzeko baserri bat bota nahi dute, eta hori galarazteko okupatu egin zuten etxea. “Bizitzeko beste eredu bat defendatzen jarraitzen dugu motelago, Ama Lurrarekin bat eginez, basoak, errekak eta baserriak beti izan diren moduan errespetatuz”, adierazten dute.

 DURANGON. Zornotzako albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados