Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Ahotsenea, euskarazko sortzaileen lan berriak zuzenean ezagutzeko gunea

Hirugarrenez Ahotsenena gunea zabaldu da Durangoko Liburu eta Disko Azokan. Bertan, euskarazko sortzaileen lan berriak ezagutzeko aukera emango du urtez urte sendotzen doan gune honek. Sortzaileen eta zaleen elkargune izateko asmoarekin jaio da Ahotsenean eta aurten 76 aurkezpen izango dira bertan. ???Azokaren arnasa izan nahi du???, azaldu dute egitasmoaren bultzatzaileek.

 Landakogune alboko karpa zurian kokatuta dago Ahotsenea. Euskarazko sortzaileen eta zaleen arteko hartu- emonak bultzatzea nahi du.???Euskarazko muskariek eta idaleek 2010eko lanak zuzenean aurkezteko plaza edo gunea da???, azaldu du Gotzon Barandiaran, idazlea eta egitasmoaren arduradunak.

Goizeko 10.30ean hasi eta ordu erdiro kultur saioak eskainiko dituzte Ahotsenean. Guztira  76 aurkezpen izango dira asteazkenera arte, euskarazko liburuen eta disken, musikari zein idazleekin solasaldiak, irakurketak eta musika emanaldiaz beteriko egitarau zabal batean. ???Aurtengo udagoieneko nobedade gehienak hemen aurkitzeko aukera izango da, zuzenean, irakurle eta entzuleei zuzenduta???, esan dute.

Aurtengo eskariaren artean Gose, Txuma Murugarren eta Rafa Rueda ez dira faltako gaur Ahotsenean. Bihar, berriz, Ken Zazpi, Xabier Amuriza, Asel Luzarragak lanak aurkeztuko dituzte, besteak beste. Abenduaren 8rako Gabitu taldearen, Patxi Zubizarreta edo Jon Enbeitaren lanak ikusgai egongo dira. ???Aukera ezin hobea da produktuak erosi aurretik ikusi edo ezagutzeko???, azaldu du Barandiaranek.

Ahotsenea Gerediaga Elkarterekin elkarlanean gauzatu den proiektua da. ???Sortzaile bakoitzak erabakitzen du aurkezpena zelan antolatu. Batzuk zuzeneko emanaldia, beste batzuek solasaldian. Gainera sofa batzuk jarri ditugu aurten???, azpimarratu du Barandiaranek.

Sortzailearen eta zaleen arteko harremanak sendotzeko, ???komentarioak, galderak, kritikak, zalantzak egiteko aukera izango da???, gogoratu duten bezala.

Xabier Leteren heriotzaren haritik, Edorta Jimenez idazleak Leteren azkeneko liburutik poema bat irakurriz amaitu zuen Ahotsenearen aurkezpena.

 

DURANGON. Azokako albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Azpi-gorri

    Magnífico retrato social trasladable a la actualidad. Los mismos poderes fácticos: aristocracia, ejército e Iglesia son quienes frustran cualquier avance humanista y progresista.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados