Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’ izateko prestakuntza saioak antolatu ditu Mankomunitateak

EuskaraldiaDurangaldeaTxiki
Herritarren, euskalgintzako kideen, gurasoen, teknikarien zein ordezkari politikoen babesa jaso du Euskaraldiak.

Durangaldeko Mankomunitateak Euskaraldian parte hartzeko 10 prestakuntza saio antolatu ditu eskualdeko bost herritan. Bihartik aurrera burutuko den ekimen honekin Ahobiziak eta Belarriprestak formatu nahi dira.

11 egunez herritarrak euskaraz bizitzeko konpromisoa bilatuko duen Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da Euskal Herri osoan. Durangaldean ere herri guztiak ari dira Euskaraldiarako prestaketa lanetan eta 11 egunez Ahobizi eta Belarriprest rolak erabilita, euskararen erabilera maila handitu nahi da ariketa erraldoi honen bidez.

Ahobizi rola hartzen dutenek, ulertzen duenari euskaraz egingo diote, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diote. Belarriprestak berriz, euskaraz ulertzen duten pertsonak dira. Agian erdaraz erantzungo du, baina berari euskaraz zuzentzea nahi du.

Ahobiziak eta Belarriprestak formatzeko helburuarekin Mankomunitateak, Euskara zerbitzua osatzen duten Udalen laguntzarekin, rol horietan sakontzeko prestakuntza saioak antolatu ditu. Bi motatako saioak izango dira. Alde batetik, Belarriprest rola hartuko duten pertsonei zuzendutakoak, eta bestetik, Ahobizientzat prestaturiko saioak. Saioak Berbaro Euskara Elkarteak emango ditu.

Prestakuntza saioek formatu ezberdinak izango dituzte, herri batzuetan hitzaldi formatua hartuko dute, eta beste batzuetan formakuntza formatua. Saioen inguruko xehetasunak ezagutu edo bertan izena eman nahi duten pertsonek herrietako Euskaraldia batzordeekin edo Euskara Zerbitzuekin harremanetan jarri daitezke.

Prestakuntza saioen egutegia honakoa da:

Elorrio:
* Ahobizi: Urriak 16, asteartea, 19:00etatik 20:30etara Iturri kultur etxean
* Belarriprest: Urriak 25, osteguna, 19:00etatik 20:30etara Iturri kultur etxean.

Iurreta:
* Ahobizi: Urriak 29, astelehena, 19:00etatik 20:30etara Ibarretxe kultur etxean
* Belarriprest: Urriak 30, asteartea, 19:00etatik 20:30etara Ibarretexe kultur etxean.

Zaldibar:
* Ahobizi: Azaroak 7, asteazkena, 19:00etatik 20:30etara Udaletxean.
* Belarriprest: Azaroak 14, asteazkena, 19:00etatik 20:30etara Udaletxean.

Berriz:
* Ahobizi: Azaroak 8, osteguna, 19:30etatik 21:00etara Kultur Etxean.
* Belarriprest: Azaroak 15, osteguna,, 19:30etatik 21:00etara Kultur Etxean.

Abadiño:
* Ahobizi: Azaroak 13, asteartea, 19:00etatik 20:30etara Errota kultur etxean.
* Belarriprest: Azaroak 19, astelehena, 19:00etatik 20:30etara Txanporta kultur etxean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados