Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Adin eta gustu desberdinetarako ekitaldiak egongo dira martitzenera arte Mañariko jaietan

Iheskide talde elorriarrak kontzertua emango du domekan, Nikotina eta Dupla taldeekin osatuko den ekitaldian

Gaur hasi eta martitzenera arte iraungo duten Mañariko Andra Mari jaiak, adin eta gustu desberdinetarako ekitaldiak iragartzen dituzte. Ospakizunak Penny Fleck taldeak gaur 20:00etan eskainiko duen kontzertuarekin hasiko dira eta martitzenean amaituko dira Mozorro eguna eta paella lehiaketarekin.

Domekan egingo den Pitxitxiren igoera eta Rafa Bizkarra eta Lurdes Gorrotxategik piztuko duten txupinazoarekin hasiko dira ospakizunak. Suziria 13:00etan piztuko dute eta ondoren herri-bazkaria egongo da. Bazkalostean, igel eta mus txapelketak, haurrentzako zirko tailerra eta gazte olinpiadak egongo dira. Musikak beteko ditu eguneko azken orduak, Iheskide, Nikotina eta Dupla taldeen kontzertuak egongo baitira 22:30etik aurrera.

Astelehenean  ospatuko den Andra Mari eguna goizeko 7:00etan egingo den plaza inguruko garbiketarekin eta 10:00etan txistulariek eskainiko duten kalejirarekin abiatuko da. Ordu bete geroago Kirikiño abesbatzak lagundutako meza egongo da, eta ostean, dantzarien agerraldia.

Munduko herrialdeak

Eguerdian, pilota partiduak egongo dira, afizionatu zein profesionalen artean. Lehenengoan, Ait. Bernaola eta Ain. Bernaolak Inunziaga eta Bereinkua izango dituzte aurrez aurre, eta bigarrenean PeñaII-Uriondo bikoteak Zubizarreta eta Arangurenen kontra jokatuko dute.

Arratsaldean, haurrentzako herri kirolak, betiko jolasak eta karabina jaurtiketa egongo dira, eta 19:00etan Hika teatrok eta Oinkari Dantza Taldeak elkarlanean sortutako ‘Gazte’ ikuskizuna eskainiko dute. Ondoren, txistorrada egongo da eta 22:30ean Mikel Urdangarinen kontzertua hasiko da.

Martitzenean ospatuko den Mozorro egunerako aukeratuko gaia ‘Munduko herrialdeak’ izango da. Egitaraua, 11:00tako mezarekin eta osteko dantzarien ekitaldiarekin abiatuko da. Eguerdian, paella txapelketa hasiko da eta 18:00etan briska txapelketari emango diote hasiera. Barrunba elektrotxarangaren ekitaldiarekin eta Pitxitxiren igoerarekin emango diote amaiera aurtengo jaiei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados