Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abasolo hirugarrena izan zen Igorren eta domekan jakingo du finalean dagoen ala ez

AbasoloUgartetxea
Ugartetxea seigarrena izan zen Igorren eta ‘Abarkas’ek hirugarren postua lortu zuen.

Igorren domekan jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa, ez zen ona izan bertan egon ziren Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Beñat Ugartetxea eskualdeko bertsolarientzat. Saioa Nerea Ibarzabal markinarrak irabazi zuen.

‘Abarkas’ hirugarren postuan sailkatu zen 487,5 punturekin. Iurretarrak kaskar samar ekin zion ekitaldiari eta zortziko handian puntu gutxiren lortu zituen bertsolaria izan bazen, saioak aurrera egin ahala gorantz egin zuen eta ekitaldiko azken ariketan, kartzelakoaren doinu eta neurri librean, puntu gehien batu zituen lehiakidea izan zen.

Bildutako puntuekin  bosgarren da sailkapen nagusiak. Beraz, datorren domekan Lekeition jokatuko den saioari itxaron beharko dio Bilboko finalerako txartela duen edo ez jakiteko.

Zornotzan bizi den Beñat Ugartetxea mallabiarrak berriz, ez zuen bere egun onena izan eta seigarren sailkatu zen 460,5 punturekin. Beraz, Bilboko finaletik kanpo gelditu da.

Altuberen txanda

Azken finalaurrekoa datorren zapatuan jokatuko da Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian eta bertan jarriko den agertokian finalean egoteko txartela lortzen ahaleginduko da Txaber Altube abadiñarra. Asmo berdinarekin lehiatuko dira alboan izango dituen Ander Elortegi, Arrate Illaro, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa eta Jone Uria.

Lekeitioko saioa amaitzen denean jakingo da Bilbon abenduaren 15ean jokatuko den finalean arituko den zortzikotea. Dagoeneko eskualdeko ordezkari batek ziurtatuta du bertan izateko txartela, Miren Amuriza izan baitzen onena Berrizko finalaurrekoan. ‘Abarkas’ eta Berrizen hirugarrena izan zen Aitor Bizkarra berriz, bosgarrena eta seigarrena dira sailkapen nagusian hurrenez hurren, eta domekan jakingo dute Bilbao Arenako finalean egongo diren ala ez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados