‘Abarkas’ eta Pagonabarraga, lehenengo eta bigarren sailkatu ziren Getxon jokatutako saioetan

EnekoAbasoloAbarkas
‘Abarkas’ek irabazi zuen atzo arratsaldean Getxon jokatutako saioa.

Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Gorka Pagonabarraga eskualdeko bertsolariek saio txukunak eskaini zituzten atzo Getxoko Faduran jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasean. Iurretarak arratsaldeko saioa irabazi zuen eta durangarra bigarrena izan zen goizeko ekitaldian.

Eskualdeko bi bertsolari izan ziren arratsaldeko saioan. Ekitaldiko irabazlea ‘Abarkas’ iurretarra izan zen 175 puntu bildu ostean eta Beñat Romero zornotzarra txandako seigarren sailkatu zen 144 punturekin.

Goizeko ekitaldian berriz, Gorka Pagonabarraga izan zen eskualdeko parte-hartzaile bakarra. Aurreko asteburuan Bizkaiko Eskolartekoa irabazita gerturatu zen Fadurara. Lan txukuna egin ondoren bigarren sailkatu zen 167 punturekin, ekitaldiko irabazlea izan zen Peio Ormazabal baino hiru gutxiago, hain zuzen.

Bezperan Elorrioko Arriola Antzokian jokatutako saioan, Ander Elortegi gernikarra gailendu zen 178 punturekin.

Hamar saio jokatu ondoren, hiru ekitaldi falta dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko faseari amaiera emateko eta eskualdeko bertsolariek sailkapenaren goialdean daude. Behin behineko liderra Aitor Bizkarra abadiñarra da, 196,5 punturekin; Txaber Altube herrikidea dago hirugarren postuan, 185,5 punturekin, eta Faduran lortutako 175 puntuekin behin-behineko sailkapeneko zazpigarren postuak jarri da ‘Abarkas’.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar