Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

Abadiñon lan-poltsak sortzea eskatu dio EH Bilduk Udalari

Ayuntamiento de Abadiño-san trokaz plazaAbadiñoko EH Bilduk lan-poltsak sortzea eskatu dio Udalari erakunde honek eskaintzen dituen zerbitzu publikoak indartzeko. Koalizioak egindako eskaria Covid-19a izurritearen harira dator eta taldekideen asmoa “herritarrei kalitatezko zerbitzua” ematea da.

Azken asteetan “garbiketa eta beste hainbat zerbitzu indartzeko kontratazio berriak egin dira eta egin beharko dira”, Mikel Urrutia EH Bilduko zinegotziaren arabera. Izan ere, Covid-19aren izurritea dela eta, “udaletxeko zenbait langile bajan egoteko aukera handia dago”.

Lan-poltsak sortzea beharrezkoa dela uste du koalizioak etorri daiteken egoerari aurre egiteko, horrelako baliabideak “aukera berdintasuna eta gardentasuna” eskaintzen diotelako herritarrei eta “ordezkapenak eta kontratazioak arinago egiten” erraztuko duelako.

%55eko behin-behinekotasuna

“EH Bildutik denbora luzea daramagu proposatzen udaletxeko %55eko behin-behinekotasuna jaisteko oposaketa egin eta plaza eskuratzen ez dutenekin lan poltsak sortzeko”, adierazi du Urrutiak. Otsailean eskakizun bera zuen mozioa aurkeztu zutela ere gogoratu du, baina EAJk eta AIk kontra bozkatu zuten.

EH Bilduren arabera egiten diren kontratazioak “aukera berdintasunik gabe egiten dira”, legegintzaldian ez delako oposaketa prozesurik egon, ezta lan-poltsarik sortu. “Zenbait kasutan enpresa pribatuen esku uzten da langile publikoen kontratazioa”, salatu dute.

“Egoera eta udal gobernuaren gaitasun falta ikusirik, epe motzera garbiketa eta brigadako lanpostuentzako lan-poltsak sortzea, eta jarraian udaletxeko lanpostuen oposaketa prozesua lantzea” proposatzen dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados