Abadiñoko Udalak 18.000 eurorekin bultzatuko du herriko merkataritza

Abadiñoko Udalak eta AME-Abadiñoko Merkatari Elkarteak akordioa sinatu dute herriko merkataritza suspertzeko asmoarekin eta aurten 18.000 euro bideratuko dituzte helburu horretara.

Udalak emandako diru kopuru horren erdia baino gehiago, 9.500 euro hain zuzen, ekitaldi desberdinak antolatzeko erabiliko du AMEk eta Merkataritza, Landa Garapen eta Turismo arloko zinegotzi Iñaki Rekaldek esan duenez  “urtero bereiziko da partida bat asmo horretarako”. Beste 3.500 euro merkatarien prestakuntza ikastaroak egiteko bideratuko dira eta gainontzeko 5.000 euroak erosketa-bonoen kanpainan gastatuko dira.

Ekimen ugari

Merkatarien elkarteak antolatuko dituen ekitaldien artean, urtean zehar egingo den herriko saltegien jaia nabarmentzen da. Horrez gain, AMEren logotipoa izango duten poltsak erosiko ditu bezeroen artean banatzeko; opariak emango zaizkie herriko denda eta tabernetan erosten eta kontsumitzen dutenei; mendiko hiru bizikleta zozketatuko dira; eta ‘Black Friday’ eguna antolatuko da, besteak beste.

Sinatutako hitzarmen horrekin “Udalak ofizialdu egin du herriko merkataritza bultzatzeko daukan  konpromisoa”, Rekalderen esanetan. Zinegotziak emandako datuen arabera herrian 120 bat saltegi daude, gehienak  janari, edari eta tabako dendak, baina badira ere oihal, erropa, oinetako eta etxetresna dendak, bulego komertzialak, profesionalak eta akademiak.

Herrian kontsumitzeko ohiturari bultzada eman eta Abadiño hirigune komertziala bihurtu nahi duen hitzarmenak, herriko elkarteen inplikazioa beharrezkoa ikusten du merkataritza indartzeko ahaleginean. Gainera, merkataritza eredu jasangarri eta orekatuari lehentasuna eman behar zaiola uste dute.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar