Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko San Blas eguna, benetako zero kilometroa

Erroskilak eta opilak, kordelak, taloa, sagardoa eta txakolina izango badira aurten ere San Blas egunean Abadiñoko Zelaieta auzora gerturatzen diren ia guztiek dastatu edo erosiko dituztenak, eraberritutako Ferialekuan zein inguruetan barreiatutako do­ze­­­naka postuak bisitatzea ezinbestekoa izango da.

Trinketearen aparkalekuaren inguruan jarriko diren 90etik gora erakusmahaietan benetako ‘zero kilometro’ko ortuari eta fruituekin batera, eztia, ogia, gozokiak, gazta, sagardoa, txakolina eta bestelako elikagaiak egongo dira eskuragai. Inguruan izango dira ere 16 mintegizain ere.

Solozabal kalean jarriko den abelburuen erakusketan ere gertu-gertuko eta arraza garbiko abereak nagusituko dira. Bataz beste, 250 bat behi, idisko, txahal, mando, asto, zaldi, pottoka, ahuntz edo ardi egongo dira ikusgai, gehienak Abadiñokoak eta inguruetakoak.

Abelburuak hiru karpa handitan kokatuko dira. “Karpa batean herriko ganaduzaleak egongo dira arraza desberdineko 60 abelburu ingururekin; beste karpa baten Bizkaiko eta Euskadiko arraza garbiko animaliak egongo dira; eta hirugarren karpan azpi-gorri ahuntzak, ardiak eta zaldiak egongo dira”, Mikel Garaizabal, Abadiñoko alkatearen arabera.

Artisauek zein makineriak eta tresneriak ere beraien tokia izango dute San Blas eguneko azokan. Eskulangin­tza arloko 26 erakusmahai jarriko dira Arbaso elkartearen laguntzarekin Txanporta plazan eta alboko kaleetan. Gaztañodi eta Iturritxo kaleetan berriz makinaria, uhalgintza zein burdin edo zurezko tresneriarekin gerturatuko diren ia 30 enpresa eta saltzaile kokatuko dira.

Autobusak Matienatik

Mikel Garaizabal alkateak eta Francisco Javier Crespo zinegotziak aurkeztu dute aurtengo San Blas feriaren egitaraua.

Eguneko egitaraua Txanbolin txistularien kalejirarekin hasiko da goizean goiz, eta 11:00etan meza nagusia ospatuko da San Trokaz elizan eta eraso sexisten kontrako Beldu Barik Gunea irekiko da Txanporta plazan.

Bertsolariek jarriko dute giroa eguerdi aldean, Ferialeku plazan abestuko baitute Garikoitz Sarriugartek eta Txaber eta Bittor Altubek, Aitor Bizkarrak proposatutako gaiei erantzunez.

Ordu berean hasiko da herri kirolen ekitaldia probalekuan, saioan hiru proba jokatuko direlarik. Alde batetik, Ugaitz Muguerza II.ak eta Julen Alberdi Txikia IV.ak Iker Vicente eta Jesus M. Mujikarekin neurtuko dituzte indarrak ‘Urrezko Aizkolariak-Eusko Label Saria’ txapelketako gizonezkoen binakako norgehiagokan; Irati Astondoa eta Maika Ariztegi berriz, aurrez aurre arituko dira ‘Urrezko Aizkolariak’ txapelketako emakumeen banakakoan. Azken saioan, Julen Diazek eta Jokin Eizmendik nor baino nor gehiago arituko dira harri handiekin ‘Urrezko Harrijasotzaile’ak txapelketa­ko ekitaldian.

Arratsaldeko idi-proba saioa­rekin eta Lotxo taldeak girotuko duen erromeriarekin osotuko da eguneko egitaraua.

Abadiñoko Udalak 9:00etatik 15:00ak bitartean Matiena eta Zelaieta etengabe lotuko dituen autobus zerbitzua jarriko du lehenegoz, batez ere “trenean datozen pertsona nagusiei edo mobilitate murritza duten pertsonei San Blas feriara gerturatzea errazteko asmoarekin”, Garaizabalen esanetan. Zerbitzua doan izago da eta geralekuak Matienako eskolan eta Zelaietan dauden geltokiak izango dira.

Ekitaldi ugari giroa emateko

Astelehenean ospatuko bada San Blas eguna, gaurtik otsailaren 15era bitartean iraungo duen jai egitarau zabala prestatu du Abadiñoko Udalak. Ospakizunak hasteko, San Blas 2020 pilota txapelketa, garagardo dastaketa eta parrilada eta Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariak girotutako bertso-afaria egongo dira gaur arratsaldean.

Bihar berriz, Igor Galar­tza eta Bittor Altube bertsolariek girotutako bertso-triki-poteoa egongo da arratsaldean eta gauean Alerta eta Rukula taldeez gain DJ ‘El Txef-a’ren saioak egongo dira.

Martitzenean, otsailaren 4an, Santa Agedaren koplak abestuko ditu kalerik kale Abadiñoko Done Zezili abesbatzak. Otsailaren 7tik 10era berriz, idi-probako saioak egongo dira.

Umeek izango dute protagonismoa hurrengo asteburuko egitarauan. Zapatuan, otsailaren 8an, beraientzat egokitutako jolasak izango dira Zelaietako frontoian eta hurrengo egunean Tor magoak ‘Amarru’ ikuskizunaren bi saio emango ditu Txanporta Kultur Etxean. Domekan, gainera, San Blas 2020 Pilota Txapelketako eskuz binakako finala jokatuko da 10:30etatik aurrera Tornosolo trinketean.

Otsailaren 15ean jokatuko da Burduntzi bildots txapelketaren XXXII. edizioa, eta goizean zehar txakoli dastaketa ere egongo da. Eguerdiko bildots bazkariarekin osatuko da azken eguneko egitaraua.

Bestalde, San Blas jaiak 2020 argazki lehiaketako erakusketa Errota Kultur Etxean egongo da ikusgai otsailaren 28tik martiaren 13ra bitartean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados