Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

Abadiñoko OHZa bere horretan mantentzea defendatu du Navarrok “udal aurrekontua egonkortu arte”

AbadiñoZelaieta1Abadiñon ondasun higiezinak dituzten herritarrek eskualdeko Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBIa gaztelaniaz) altuena ordaintzen jarraituko dute. Astean ospatutako udalbatzak uko egin zion Independienteen eta EAJren botoekin herritar talde batek zerga jaisteko eskatzen zuen mozioari eta batutako 1.400 sinadurei.

Herritar taldearen eskariaren oinarria OHZri ezarritako tipoa Durangaldeko altuena eta Bizkaiko altuenetarikoa delakoan dago. Udalbatzari egindako eskariaren aurrean, Jose Luis Navarro alkateak zerga hori bere horretan mantentzearen aldeko jarrera azaldu zuen, inbertsioak egiteko eta zerbitzuak mantentzeko zergak beharrezkoak direla argudiatuta.

Hala justifikatu du herrian banatutako ohar baten bidez. Idatzi horretan, “Abadiñoren arazo nagusia da hainbat bizigune ditugula” eta gune bakoitzean “zerbitzuak errepikatuta” daudela adierazten du Navarrok, herritarrek gozatzen dituzten zerbitzuak inork ez dituela galdu nahi azpimarratu aurretik.

Bikoiztutako eta hirukoiztutako zerbitzuak

Alkatearen arabera, Jubilatu Egoitza, haurreskola edo frontoia bikoiztuta daude herrian eta hiru ikastetxe eta beste hainbeste kultur etxe eta nagusiendako gimnasia leku daudela aipatzen ditu, besteak beste. “…eta ganera igerilekuak. Ba al dakizue herri askok ez daukiela igerilekurik?”, galdetzen du.

Udalak eskaintzen dituen zerbitzuei errepasoa egin ondoren, Navarrok beste galdera bat botatzen du: “Inork uste al dau hainbeste azpiegitura eta zerbitzu eukita kobratu geinkezala inguruko herrietako zerga bardinak?”. Gainera, beste herri batzuekin alderatutak, zerga antzekoak eta txikiagoak kobratzen direla adierazten du.

Hausnarketarako datuak eman ondoren, Udalaren zorra 2.236.918 eurotik 873.000 eurora jaitsi dutela dio Navarrok. Horregatik, 2016an ezin izan zutela aurrekonturik egin dio “Udalaren gastuak sarrerak baino handiagoak izan zirelako”.

Alkateak aitortu egiten du gaur egun kobratzen den OHZ zerga inguruetako altuena dela. “Behin udal aurrekontua egonkortzen danean ez dogula igoko gehiago datozen urteetan” gogorarazi du.

Abadiñoko Udaleko Gobernu Taldearen iritzia emateaz gain, herri-plataformak egindako eskaria eta sinadura bilketa kritikatu ditu Navarrok, “informazioa demagogiaz” zabaldu delako. Ekimenaren eragileek, “besterik lortzen ezpada, nahasmena ereitea herritarren artean” lortzen dutela dio, “horretan EH Bildu eta bere aldekoak beti izan direla oso trebeak” adierazi aurretik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados