Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

Abadiñoko herritar talde batek sinadurak batu eta mozioa erregistratu du IBIa jaisteko eskatuz

AbadiñoGaztelua-cable
Abadiño baserri gehienei %0,32ko tipoa aplikatzen zaie.

Abadiñoko biztanleek ordaintzen duten Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBIa gaztelaniaz) jaisteko zenbait ekimen hasi ditu IBIa jaisteko herritar talde batek. Ergileen esanetan “Abadiñoko etxebizitzen IBI tipoa Durangaldeko altuena da eta Bizkaiko altuenetarikoa”.

Herritar talde hori sinadurak batzen hasi da eta dagoeneko “ehunka herritarrek beraien atxikimendua eman diote eskariari”. Jasotako atxikimenduekin udaletxeko pleno aretoan bihar, arratsaldeko zazpietan, egingo den osoko bilkuran eztabaidatzeko erregistratu duten mozioa indartu nahi dute. Gainera, bertara hurbiltzeko ere deia egin dute.

Talde honek ezagutzera emandako datuen arabera, Abadiñoko Independenteak eta EAJ alderdiek hartutako erabakiaren ondorioz, herriko ondasun higiezinei  ezarritako tipoa %0,25ekoa da 180.000 euro arteko balio katastrala duten etxeentzat, eta %0,32koa 180.000 eurotik gorako balioa dutenentzat. Hau da, lehenengo kasuan dauden jabeek 250 euro ordaintzen dituzte eta bigarren kasuan daudenak 320 euro. Iurretan berriz, 235 euro ordaintzen dira; Durangon, 205 eta 290 euro bitartean; Elorrion 203 euro; Berrizen, 150 euro; Atxondon eta Zaldibarren 120 euro eta Mallabin 72 euro.

Katalogazioa okerra

Katastroa berrikustea eta IBI zerga eguneratzea 2016an egin zuen Bizkaiko Aldundiak, “40 urtez eguneratu barik egon ondoren”, talde horren esanetan. “Aldundiak hile gutxi batzuk baino ez zituen erabili dokumentua berrikusteko, eta zelan lan hori arrapaladan egin zen, katastro eguneratuan etxeen katalogazio okerra egin da eta etxeen balio katastrala ikaragarri igo da”.

IBIa jaisteko herritar taldeak ateratako kontuen arabera “2017ko urtaldian Abadiñoko Udalak 643.728 euro gehiago batu ditu IBIarekin, eta 2018rako egindako IBIaren modifikazioekin 482.379 euro gehiago batzea espero du”. Zerga horren bidez “Gobernu taldea dirutza bat batzen ari da IBIagaz, baina horren truke ez ditu eskaintzen zerbitzu gehiago”.

Biharko plenora sartutako mozioarekin herri osoko etxebizitzen IBI tipoa jaitsi dadila eta zerga duin bat ordaintzeko moduko tipoa jar dezatela eskatzen dute. Gainera, “baserri gehienei eragiten dien 180.000 euroko langa” kentzea eskatu dute, “baserri gehienei %0,32ko tipoa” aplikatzen zaielako.

Talde honek sinadura bilketarekin jarraituko du gaur ere change.org-eko ‘Abadiñoko IBI-aren zerga jaitsi’ interneteko plataformaren bidez eta Traña-Matiena, Zelaieta eta Muntsaratz auzoetako zenbait tokitan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados