Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko Ferialekuko arbolen etorkizunaren inguruko hitzaldia antolatu du EH Bilduk

AbadiñoFerialeku
Zelaietako berrurbanizazioak oraingo zuhaitzak kentzea aurreikusten du.

Abadiñoko Udalak Ferialekuan garatuko duen proiektua dela eta, bilera informatiboa deitu du EH Bilduk gaur bertarako iluntzeko 19:00etan hasita, plazan bertan. Solasaldian gune horretan dauden arbolen etorkizunari buruz zein bertan gauzatu nahi den proiektuari buruz hitz egingo dute.

Bilerako solaskideak  Mikel Urrutia, EH Bilduko zinegotzi eta alkategaia; Iñaki Usabel, udaletxeko baso eta zuhaitzen mantenuaren arduraduna eta Unzalu Salterain, EHNE Bizkaiko arduraduna izango dira.

EH Bilduren arabera “Udalak ferialekua urbanizatzeko idatzi duen proiektuan bertako zuhaitz guztiak kentzea aurreikusten da horien ordez askoz txikiagoak landatuz”. Alderdi horren ustetan “ingurua zuhaitzetara egokitu ordez alderantziz egingo dute” eta horren arrazoia “ustezko zuhaitzen osasun egoera omen da”.

Iritzi horren aurrean, azken hamarkadetan udaletxean basoetako arduradun izan den Iñaki Usabelek “teknika sinple batzuk erabilita badagoela egungo zuhaitzak luzaroan mantentzea” adieraziko du, EH Bilduren esanetan.

Plaza horretako arbolak “Abadiñon sinbolo bat dira” alderdi soberanistaren arabera eta zuhaitzak kentzeak eragingo duen inpaktuaren eta ematen duten funtzioaren inguruko “azterketak egitea eskatu diogu udal gobernuari”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados