Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

Abadiñoko EH Bilduk OHZ eta liberatuen soldatak jaistea eskatzen du 2019ko aurrekontuak onartzeko

AbadiñoEHBilduZinegotziak
Abadiñoko Udaleko oposizioa EH Bilduko bost zinegotziek osatzen dute.

Abadiñoko EH Bilduk 2019ko Udal aurrekontuak onartzeko ezarritako lerro nagusiak eman ditu ezagutzera prentsa ohar baten bidez. Talde honek Ondasun Higiezin gaineko Zerga (IBI, gaztelaniaz)  jaisteko konpromisoa beharrezkoa dela uste du eta “alkatearen eta AI eta PNVko beste bi liberatuentzako 100.000 euroko partida murriztea” eskatu du liberatuen soldatak zein kopurua jaitsiz, besteak beste.

EH Bilduko ordezkariek “aurrekontuek urte osoan herrian egingo den jardunarentzat ezinbesteko tresna” direla gogoratu dute. Horregatik, “herritarrak kontuan eduki behar direla” uste dute eta “udaletxetik baliabideak jartzen hasi behar garela pixkanaka herritarrak ere udal dinamikaren parte izan daitezen” aldarrikatzen dute.

Bestalde, 110.000 euroko kreditu globala, hau da, “alkatearen kontrolpean nahierara gastatzeko dagoen diru partida” murriztea proposatzen du oposizioan dagoen alderdiak.

Baserri auzoetara bideratutako diru partidak berriz, handitzea eta inbertsioak egitea eskatu dute. Bestalde, Muntsaratzeko biribilgunea, Matienako aparkalekuak edo Zelaietako oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren inbertsioak lehenestea proposatzen dute.

Alderdi soberanistak egiten dituen bestelako eskaizunak, honakoak dira: ez funtsezko gastuen diru partidak murriztea; umeen neguko aisialdiarentzat alternatibak sortzen hastea eta urte osoko aisialdi programa bat egitea; 16 urtetik gorako gazteen aisialdi eskaintza elkarlanean sortzea; etxebizitza alokairurako laguntzak ezartzea edo herriko nagusiek egindako Abadiño lagunkoiako proiektuaren helburuak aurrera eramateko diru partida bat sartzea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados