Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko 120 eskola umek hartuko dute parte euskara indartzeko ‘Errefortzu Saioak’ programan

AbadiñoZelaietaEskolaAbadiñoko Udalak euskararen normalizazioaren eta sustapenaren aldeko konpromisoari eusten dio eta euskara indartzeko antolatu duen eskola programan 120 umek hartuko dute parte. Gainera, maiatza arte indarrean egongo den egitasmoak, hizkuntz arrazoien ondoriozko bereizketa saihestu eta euskara inklusio-tresna bihurtu nahi du.

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dauden ‘Errefortzu Saioak’ Zelaietako eta Matienako eskola publikoekin lankidetzan gauzatuko dira.

Egitasmoaren helburua “eskolako umeen euskara-maila hobetzen laguntzea da, eskola-orduetatik kanpo eta modu ludikoan”, Udal arduradunen esanetan. Gainera, “ikasleen arteko harremanak berdintasunez eta modu inklusiboan” sustatu nahi dira.

Programaren onuradun izan daitezkeen ikasleek, ikastetxeek eurek identifikatu eta bideratu dituzte. Horretarako, haien zailtasunak, euskara-maila eta familia-ingurunea kontuan hartu dituzte, besteak beste.

Errefortzu saioak astean hiru aldiz egiten dira; astelehen, astearte eta asteazkenetan, Pinu plazako lokalean eta Zelaietako Probalekuan. Bi leku horietan ordubeteko bi saio ematen dira, lehenengoa 17:00etatik 18:00etara eta bigarrena 18:00etatik 19:00etara.

Indartze-saioetarako izena eman duten 120 umeek taldeka banatu dira, bakoitzaren ikasturtearen arabera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados