
Abadiñoko Udalak ‘Abadiño ezagutzen’ lehiaketaren V. edizioa hasi berri du, ekimenaren helburua herriko ikasleei eta euren familien artean “herriko euskara, toponimia eta herria bera” sakonago ezagutaraztea dela, Mikel Garaizabal alkate eta Euskara arloko zinegotziaren esanetan.
Lehiaketa Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek 24 galderako galdetegi bat erantzun behar dute etxekoek lagunduta.
Erantzun beharko diren gaiak Abadiñoko toponimia, lexikoa eta herriaren gaineko zenbait konturen ingurukoak izango dira eta gutxieneko bat asmatzen dutenak zozketa baten parte hartzeko aukera izango dute. Lehen Hezkuntzako ikasleek 16 erantzun zuzen lortu beharko dituzte, eta Bigarren Hezkuntzakoek 18.
‘Abadiño ezagutzen’ lehiaketaren sari-banaketa abenduaren 3an banatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara antolatuko diren ekitaldien barruan.
Galdetegia bete ondoren ikasleak bere eskolan entregatu behar du urriaren 31ra arte.