Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Ogia beti egin dugun erara egiten dut”

“Ogia beti egin dugun erara egiten dut”

Hamazazpi okin eta gozogile gerturatuko da bihar Abadiñoko Zelaieta ingurura, San Blas azoka dela. Horien artean Bilboko Santo Tomas ferian ogi onenaren saria irabazi zuen Maite Leanizbarrutia elorriarra. Laster hogei urteko ibilbidea beteko duen Leaniz Okindegiak, seigarren aldiz eskuratu du sari hori. Kalitatezko produktuak egiteko sekreturik ez dagoela dio Leanizbarrutiak, “lehengai onak” eta “inongo osagai kimikorik”.

-San Blas feriara gerturatuko zara aurten ere?
-Bai. Oso gustura joango naiz. Primeran saltzen da eta. Ogia, artoa, ‘sanblasak’,… denetik.

-Abadiñokoa da azokarik onena?
-Abadiñoko eta Elorriokoa ere. Bilboko Santo Tomas, Eibarko San Andresak, Gernikakoa… oso potenteak dira.

-Zenbat feria egiten dituzu urtean zehar?
-Urtean zehar hogeita bost inguru. Ia astero dago batenbat baina ez daukagu astirik denetara joateko.

-Ferietan egoteak eta sariak irabaztea poza, ospea eta lan gehiago dakarkizu ezta?
-Bai, eta asko pozten naiz. Aurtengoarekin seigarren aldiz irabazi dut Bilboko Santo Tomas ferian eta egun batzuk lehenago Eibarko San Andres ferian ere saria irabazi nuen. Poz handia ematen dute sariek.
Gertatu zaigu inoiz bilbotar bat, bestelako barik, gure etxeraino ogi bila etortzea Gabonetako afaria gure ogiaz egitea nahi zuelako. Gabonetan, eta asteburuetan ere, jende asko etortzen da etxera ogia erosteko.

-Zenbat urte daramatzazu ogia egiten?
-Hogei urte datoz. Maiatzean ipini genuen lehenengo labea eta hurrengo urteko Gabonetarako, bigarrena.

-Ogirik egiten zen zure etxean zu hasi aurretik?
-Bai, etxean betidanik egin dugu ogia. Beti ezagutu ditut ogia egiten, bai amama bai ama. Ogia neuk egiten hastea momentuko erabakia izan zen ze, pentzetan hasi ezkero, beharbada ez nintzen hasiko. Sasoi hartan lan barik geratu nintzen eta senarrak animatu ninduen etxean labatxo bat ipini eta ogia egiten hasteko. Ordurako Mendi Nekazaritzak antolatutako ikastaro bat eginda nuen, baina nik etxean egiten genuen erari eutsi nion.

Kalitateko osagaiak

-Lehengaietan dago kalitatearen sekretua?
-Prezio eta kalitate askotako irina dago baina uste dut kalitatezko lehengaiak erabiltzen ditudala; ordaindu behitzat ondo ordaintzen dut. Harotik ekarritako irina, hamar egunetan harrotutako ore ama, ura eta legamia pixka batekin egiten ditut; inongo kimika barik. Horrek ematen dio zaporea eta kontserbazioa. Labeetako sua egiteko berriz, Lizartzako zerrategi batetik ekarritako pagoa erabiltzen dut. Horrek ere bere eragina izango du.

-Zeuk bakarrik egiten duzu lana edo etxekoek laguntzen dizute?
-Gurasoak beti daude atzetik, jakina, eta gainera nire ahizpa Lorea, nire senarra Iñaki, alabak, lobak,… Hemen denok egiten dugu lan.

-Jarraituko du etxeko inork lanbide horrekin?
-Nik honekin jarraituko dut baina atzekoek ez dakit zer egingo duten. Ez dut pentsatzen honekin jarraituko dutenik. Gogorra da goizaldean etxera datozenean aita eta ama lanean ikustea… Lagundu berriz asko laguntzen dute, bai etxean, pastelak, ‘sanblasak’ edo bestelako lanak egiten, baita ferietan ere.

 

Sanblasak eta mokotzak

-Zenbat ogi mota egiten dituzu?
-Gehien bat ‘barra’ deitzen duguna egiten dugu. Integralak eta betiko baserriko ogi borobila ere egiten ditugu, baina hau gutxiago saltzen da handitxo paretan delako.

-Gozokiak ere egiten dituzu?
-Euskal pastela gehien bat; hori da gehien saltzen duguna. Baina sagar pastela ere egiten dugu. Orain San Blasak datoz eta sasoiko opilak ere ederto saltzen dira. Aste Santurako berriz, mokotzak egiten ditugu eta piloa saltzen dira, batik bat, Elgetan.

-Egunero egiten duzue ogia?
-Natibitate eta Urte Barri egunetan izan ezik, egunero egiten dugu ogia. Abuztuan, hamabost bat eguneko geldialdia egiten dugu. Egunero laurak aldera jaikitzen gara eta hamar t’erdiak edo hamaiketan amaitu. Asteburuetan eta lan asko dagoen egunetan ordu bi t’erdian edo hiruretan jaikitzen gara.

-Etxean eta ohiko saltokiez gain azken urteetan azalera handiko supermerkatuetan ere saltzen duzu?
-Orain dela hiru urte Eroskitik deitu zidaten bertako produktuak saltzeko asmoa zutela eta. Eroskin ogia saltzea burutik ere ez zitzaidan pasatu. Eta orain Abadiñoko hiperrean eta Durangaldeko beste supermerkatuetan ere saltzen dugu. Pozik gaude izan duen harrerarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados