Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Lehengusina batek Acción Católicako dantza taldea atera nahi zuelako hasi nintzen”

“Lehengusina batek Acción Católicako dantza taldea atera nahi zuelako hasi nintzen”

Atzo hasi eta igandera bitartean burutuko diren ekitaldiekin ospatuko dute Durangaldeko Txistulariek eskualdeko 60. Txistulari Eguna. Bihar izango den kontzertuan omenaldia egingo diote Amaia Aromari, bera izan baitzen ordurarte gizonezkoak bakarrik biltzen zituzten kontzertu baten parte hartu zuen lehengo emakumea.

“Emakume txistulariok kalejirara eta bazkarira joan ahal ginen, baina kontzertura ez”, gogoratzen du Aromak. Berak ‘arau’ horri aurre egin eta goitik behera aldatu zuen egoera, parekotasunaren aldeko urratsa emanez.

-Emakume txistulari aitzindaria izan zara, ezta?

-Bai, Txistu kontzertu baten parte hartzen zuen lehenengo emakumea izan nintzen. Bilbokoko Aste Nagusian izan zen. Beste neska bat zegoen txistua jotzen zuena, Barakaldokoa, baina hark ez zuen kanpoan jotzen. Ez naiz ondo gogoratzen baina 1959an izango zen, nik 23 urte izango nituen. Txistulari Elkarteko kidea nintzen eta urteko kuota ordaindu eta Txistulari aldizkaria jasotzen nuen. Horretarako ez zegoen problemarik. Eta kontzerturako apuntatzea erabaki nuen.

-Ezetza jaso zenuen?
-Bai, Xabier Gereñoren erantzunean andrak ez zutela jotzen esaten zidan… baina nire ahizpa Eskarnek animatu ninduen eta berak idatzi zuen Txistulari Elkartera ezezko horregatik galdetzen. Azkenean, nahi izanez gero, joateko esan zidaten. Itxura baten ez zuten pentsatzen joango nintzenik baina hara joan nintzen. Hasieran kalejiran eta bazkarian parte hartzeko baimena eman zidaten baina, azkenean, Arenalean izan zen kontzertuan ere jo nuen. Egun osoko ekitaldietan parte hartzeko asmoarekin joan nintzen, bestela ez nintzen joango.

-Zer esan zuten zure alboan jo zuten txistulariek?
-Gazteen artean ondo hartu ninduten. Nagusien aldetik uste dut euren arteko komentario batzuk egon zirela. Bazkal ostean tarjeta pila bat sinatu nituen gazteek eskatuta. Eta ni pozik, beraiek zirelako etorkizuna eta besteak iragana.  

“Vas a ser la mejor”

-Noiz eta norekin hasi zinen txistua jotzen ikasten? Zenbat urterekin?
-Hamazortzi urterekin hasiko nintzen, Antonio Urgoiti ‘Itzela’rekin. Ni hasi aurretik beste neska bat ibili zen ikasten berarekin baina hark ez zuenez ikasi eta ‘Itzela’k “honek be berdina egingo du” pentsatu zuen. Baina nik solfeoa eta pianoa jotzen nekien eta ikasi egin nuen. Gero berak animatzen ninduen “vas a ser la mejor” esanez; eta normala zen, konpetentzia gutxi nuen eta. 

-Zer dela eta erabaki zenuen txistua ikastea?
-Egia esan lehengusina batek animatu ninduen. Berak Acción Católicako talde bat atera nahi zuen garai hartan Falangekoa bakarrik zegoelako Durangon. Eta ni taldearekin jotzeko prestatu nintzen; orduen kontzerturik eta ez zen egiten. Motibazioa eta ikasteko afana nituen eta dantzarako piezak jotzea erraza zen. Talde berria ‘Garbi Alaiak’ zen eta Andra Mari elizan egiten genituen entseguak don Pedro Aboitiz parrokoak sakristiatik bota gintuen arte.

-Zer egin zenuten ba?

-Aboitizek esan zigun don Genaro Riestra gobernadore zibila zetorrela eta dantzan egin behar genuela. Eta guk ezetz esan genion.


-Eta handik San Franciscora joan zineten ezta?
-Bai, bertan dantzariak zeuden baina txistularirik ez. Don Eduardo Ryan zen bertako kapilaua eta berak egin zigun lekua dantzan egiteko. Eta gero Tronperri sortu zen bertan. 


Eusko gudariak

-Agerraldi asko egiten zenituen sasoi hartan?
-Nire lehenengo saioa Debako Euskal Jaian izan zen. Trajeak jantzita joan ginen eta zineko artistei baino argazki gehiago atera zizkidaten. Sorpresa bat izan zen. Durangoko auzoetan eta ermitatan, Otxandion, Elorrion, Zaldibarren… eta inguruetan ibiltzen ginen. Gogoan dudan beste ekitaldi bat Arrasaten izan zen; Franco bizi zen eta gure ingurua poliziaz josita zegoen. Eta nebari bururatu zitzaion ‘Eusko gudariak’en konpas batzuk zituen pieza jotzea… Zorionez ez zen ezer gertatatu.

-Txistu irakaslea ere izan zara eta, tarteko, zure nebak izan dituzu ikasle?
-Juan Antonio eta Ibon izan nituen ikasle baina Ibonek laster itxi zuen. Gainera beste ikasle ugari izan ditut, Bego, Nekane,… baita musikarako oso ona zen Ander loba ere. Batzuk jarraitzen dute oraindik txistuarekin baina beste batzuk itxi egin zuten.

-Txistuak txakalaldia izan zuen orain dela urte batzuk baina dirudienez errekuperatu egin da. Zuk zein egoeratan ikusten duzu?
-Oraingo arazoa dantzan egiteko boluntario gutxi dagoelako da. Bai, modaren arabera izan daitezke gora beherak. Oraingo txistuek posibilitate gehiago ematen dituzte, tonua aldatu egin delako eta orkestrekin batera jotzeko aukera ere ematen dute. Kaleko erromeriak mantentzen dira baina oso jende gutxi doa. Gaur egungo txistulariak askoz hobe prestatuta daude baina ez dira kalean agertzen.

Argazkia: Amaia Aroma, Santa Susanako dantza taldeko neskatilekin 1957an.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Durangar

    Zorionak AMAIA, txistulari aitzindari hori. Ondo merezitako omenaldia jaso zenuen atzo, bai horixe.

    Deja una Respuesta
  2. Durangar

    Zorionak AMAIA, txistulari aitzindari hori. Ondo merezitako omenaldia jaso zenuen atzo, bai horixe.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados