Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Gogoetaren plaza’ bilakatuko da aurten Durangoko Azokako Areto Nagusia

Abenduaren 5etik 8ra aurkeztuko diren liburu, disko, ikus-entzunezko eta proiektu berriez gain, hainbat nobedadeekin dator aurten ere Durango Azoka bera.

Nabarmenena Areto Nagusiari dagokio, antolatzaileek ‘Gogoeta plaza’ bilakatu nahi dutelako eta “sortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultura sektoreentzat espazio bat” izango delako, Gerediaga elkarteko presidentea den Nerea Mujikak azaldu duenez gaur goizean egindako aurkezpenean.

“Kultur zale guztiak asebetetzeko asmoarekin” ospatuko den 49. Durangoko Azoka, azken urteetako zortzi guneetan banatuko da aurten ere. Landakon izango den Areto Nagusia ardatz izanik, Durango osora hedatuko dira prestatutako ekitaldiak, naiz eta batetik bestera joateko bost minutu besterik ez behar, “guztia 700 metroren barruan” dagoelako Mujikaren esanetan.

Landakogunea “gogoeta gune garrantzitsu bilatzeko erronka” oinarri izanik, “hiru gai hizpide hartuta egituratuko dira saio ezberdinak: hizkuntzaren hautua, sostengu ekonomikoa eta transmisioa”, Mujikak azpimarratu duenez. Ikuspuntu ezberdinak izango dituzten parte-hartzaileak izango dira bertan, tarteko Fermin Muguruza, Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga, Laura Mintegi, Jose Mari Sors, Mikel Martinez, Ander Lipus edo Niko Etxart. Eguneko hiru saio eta hiru formatu landuko dira, hala nola, elkarrizketa pertsonala, bi lagunen arteko solasaldia eta mahai-ingurua.

Kepa Junkera eta Organik

Bestelako guneetan ere ekitaldi aipagarriak prestatu dira. Esate baterako, San Agustin Kultur Gunean izango den Szenatokian, Kepa Junkerak eta Organik dantza konpainiak elkarlanean sortutako ‘Txapeldun’ ikuskizuna estreinatuko da; zortzi antzezlanen laginekin osatutako Antzerki Maratoia eskainiko da edo Zubi eta Mugalariak deialdietako irabazleak gauzatuko dituzten sorkuntzei buruz mintzatuko dira ‘Kafia eta berba’ egitasmoan.

Berrikuntza aipagarria izango du aurten Ahotsenea guneak, ohiko bi espazioetan aurten bi karpa kokatuko baitira, bata zuzeneko emanaldietarako eta bestea solasaldietarako. Bertako eskaintza, beraz, bikoiztu egingo da eta guztira 55 kontzertu eta 35 solasaldi iragartzen dira.

Hamargarren urteurrena betetzen duen Plateruena Kafe Antzokia, kontzertu handien plaza izango da eta, besteak beste, Gatibu, Hesian edo Vendettaren kontzertuak eskainiko dira bertan. Zugaza zine aretoan berriz, Irudienea gunea kokatuko da eta Xalbador filmaren hegoaldeko estreinaldiaz gain Kameratoiaren 10. edizioa ere betan izango da.

Lau ardatz

Idazle, ilustratzaile, bertso, ipuin kontaketa eta bestelako saioak eskainiko dituen Saguganbararen berrikuntza nagusia Berbaro elkartea eta Mintzola Fundazioaren arteko elkarlana izango da. Ahozkotasunean eta kulturaren transmisioan oinarritutako 20 tailerretik gora eskainiko dira.

Kultura digitalaren plaza den Kabi@ guneak lau ardatz izango ditu: hezkuntza, sortzaileak,komunitatea eta enpresa. Musika, dantza eta efektu digitalekin sortutako ‘Inguru Aldagaiak’ performancea bertan eskainiko da eta Herri Liburutegi Digitalaren proiektua ere gune horretan aurkeztuko da.

Azoka TBk platoa izango du aurten Landakogunean eta bertatik bertarako zuzeneko saioak tokiko telebistan eskaintzeaz gain streaming bidez ere hedatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados