65 musikari, abeslari eta dantzari bilduko dira Iurretan Durangaldeko Txistulari Eguna ospatzeko

2003an ere Iurretan ospatu zen Durangaldeko Txistulari Eguna.

65 musikari, abeslari eta dantzari inguru bilduko dira domekan Iurretan ospatuko den Durangaldeko 62. Txistulari Egunean. Jaizale-Durangoko txistulariek antolatutako ekimenean talde horretako musikariekin batera Gasteiz, Bilbo eta Ondarroatik etorritako txistulariak, Iurretako Korue, herriko dantzariak eta Durangoko metalak arituko dira.

Eguneko egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da, Montoiko zubitik elizara arte egingo den kalejirarekin. Ibilbide horretan ‘Ijurretan badago’, ‘Gora’ eta ‘Elizondo’ piezak joko dituzte.

Eguerdiko 12:30ean Eleder Iturrietak zuzendutako kontzertua hasiko da San Migel elizan. Eskualdeko herri guztietatik, Gasteiztik, Bilbotik eta Ondarroatik gerturatutako txistulariekin batera, Anton Mari Aldekoa-Otalorak gidatuko duen Iurretako Korue, herriko dantzariek eta Durangoko Metalak izango dira agertokian.

Ekitaldian eskainiko dituzten piezak honako hauek izango dira:

  1. Dantzari dantza (Sabin Bikandi)
  2. Zortziko (Pedro de Zabala y Garai)
  3. Joxe Migelen batela (Xabier Zabala)
  4. Azken dantza (Pantxoa eta Peio/M. Pagola)
  5. Neska Zaharrak (Urretxindorrak)
  6. Galtzaundi (Ramos Azkarate/José Ig. Abasolo)
  7. Jai-jai (Bilintx/José Ig. Abasolo)
  8. Azken agurraren negarra (Andres Granados)
  9. Txanton Piperri (B. Zapirain/José Ig. Ansorena)
  10. Club Mallabiena (J. Miangolarra/José Ig. Abasolo)

Kontzertu amaitu ondoren, ‘Erregelak’ dantzatuko dituzte plazan

Eskualdeko txistulariek 1956. urtean ospatu zuten Abadiñon eskualdeko lehenengo Txistulari Eguna eta aurten egingo dutena Iurretan ospatzen duten hirugarren aldia izango da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar