Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

600 ekarpenetik gora egin dituzte elorriarrek Aldapebeitiari buruz

ElorrioAldapebeitiaBisitaldiak
Bistaldi antzeztuak egin ziren eraikina ezagutzeko.

Herritarren 600 proposamenetik gora jaso ditu Elorrioko Udalak Aldapebeitia jauregiaren etorkizunari buruz, ‘Aldapebeitia Aldaberritu’ prozesu parte-hartzailearen baitan. Maiatzaren 15ean martxan jarritako ekimen horrekin, etorkizunean zein erabilerara bideratu nahi duten eraikuntza adierazteko aukera izan dute herritarrek.

Hamar urtez itxita egon ondoren, jauregiaren jabe den Udalak, ateak ireki zizkien herritarri, eraikina barrutik ezagutzeko aukera emanez. Antolatutako bisita gidatuetan, libreetan zein antzeztuetan 530 pertsona igaro direla adierazi dute udal ordezkariek.

Herritarren partaidetza baloratzerakoan “oso emaitza onak izan ditugu, bai kopuruz eta baita ekarpenen kalitateagatik”, adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak. “Nabaritzen da jendeak badituela proposamenak eraikin honetarako, eta hori da garrantzitsuena, guztion artean proposamenak egin, horiek baloratu eta ahalik eta ondorio adostuenetara heltzea”, gehitu du.

Jasotako ekarpenak elorriarrei azaltzeko eta beraiekin partekatzeko asmoarekin, bilera ireki bat deitu du Udalak ekainaren 13erako. Solasaldia udaletxean izango da arratsaldeko 18:30ean.

Udaleko Gobernu taldeak jauregiari buruzko bere proposamenak izan ahal baditu ere, “ez genuen eraikin hau gure ideiekin soilik ‘hipotekatu’ nahi, uste baitugu horrelako proiektu batek adostasun zabal bat behar duela”, Buruagaren arabera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. toto

    Nozko horrelako bat Durangon tren estazioaren inguruan? Elorrion gauzak ondo egiten dabez, Durangon zegatik ez?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados