Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

60 urtetik gorakoentzat egindako ‘Mañaria Lagunkoia’ egitasmoa abiaraziko dute

Mañariko Udalak 902.476 euroko aurrekontua izango du aurten, iaz baino %9,2 gehiago, eta inbertsioetarako bideratutako kopuruarekin ‘Mañaria Lagunkoia’ egitasmoa, liburutegi zaharrera doan pasabidea kirolgune bezala atontzea, Etxebarri eta Kaltzadako bonbeo estazio lanak egitea eta Baseta eta Ortuosterako bidea konpontzea aurreikusten dira, besteak beste.

2018ko aurrekontuek aho batez onartu zituzten EH Bilduko eta EAJko zinegotziek eta aurrekontuak gora egin arren, Udalak duen zorra nabarmen jaitsi da. Izan ere, “aurrekontuaren %111 izatetik 2011n %27 izatera 2018an” murriztu da zorra eta, gainera, “herria hobetzen jarraitzeko inbertsioei aurre egiteko gaitasuna mantendu du”, Gobernu Taldea osatzen duen EH Bildutik adierazi dutenez.

Aurrekontutan tartekatutako ekimenen artean “Mañarirako inportantea izango den proiektu bat abiaraziko dugu: Mañaria Lagunkoia” Endika Jaio alkatearen esanetan. 60 urtetik gorako pertsonentzako bideratutako egitasmo horretarako 18.000 euro bideratu dituzte eta programak bost urteko iraupena izango badu ere, lehenengo fasea aurtengo martxotik 2019ko martxora gauzatuko da.

Diagnostikoa eta ekintza plana

Lehenengo hamabi hilabeteetan diagnostiko faseari ekingo diote eta ondoren diagnostikotik eratortzen den ekintza plana garatuko da. Batzarrak eta tailerrak egiteaz gain, diagnostiko fasean pertsona zaintzaile eta zerbitzu hornitzaile edo bestelako eragileekin ere saioak egingo ditu talde dinamizatzaileak. Aurten, Gizarte eta osasuneko zerbitzuak, Garraioa, Etxebizitza eta Begirunea eta gizarteratzea landuko dira eta 2019ko urtarriletik martxora, Gizartean parte hartzea, Komunikazioa eta informazioa,  Lana eta herritarren parte hartzea, eta Eraikinak eta aire zabaleko guneak aztertuko dituzte.

‘Mañaria Lagunkoia’ ekimenak bi ardatz izango ditu. Alde batetik, ‘Adineko pertsonekiko lagunkoia’ den herri bat “adineko pertsonei segurtasunez bizitzeko, euren osasunari eusteko eta gizartean oso-osorik parte hartzeko aukera ematen dien komunitatea da. Bestetik Adineko pertsonekiko lagunkoia den herria herritar guztiekiko herri lagunkoia da.

Kirolgunea atondu

Mañariko Udalak aurten izango duen inbertsio azpimarragarriena kirolgunea atontzeko bideratuko da, guztira 87.000 euro jarri baitira. Jaiok, hala ere, aurrekontuen aldaketa aurreikusten du “proiektuaren zenbatekoa handiagoa izango delako, oraindik zehatz-mehatz zenbat izango den ezin badugu zehaztu”.

Liburutegi zaharrera doan pasabidean garatuko den ekimen horrekin, gaur egun gutxi erabiltzen den gune bat atondu eta kirola egiteko leku berri bat egitea du helburu.

Inbertsioen atalean beste 50.000 euro jarri ditu Udalak ur hornidura sarea hobetzeko eta Etxebarri eta Kaltzadako bonbeo estazioetan lanak egiteko. Jaiok, hala ere, “%50eko diru-laguntza lortzea Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergotik”, aurreikusten du.

Baseta et Ortuosterako auzobidea konpontzeko 30.000 euroko diru atala jarri badute ere, “aldaketa presupuestarioren bat egin beharko da aurrekontua handitzeko”, Jaioren esanetan.

Elkarteekin landutako aurrekontu parte-hartzaileen ondorioz, herriko elkarteek jasoko duten atal 15.000 eurotan igotzea erabaki dute eta aurten jasoko duten diru kopurua 36.100 euroko izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados