Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

60 urteko ibilbidearen bilduma

juanan-aroma-durangaldeko-txistu-ahotsak1956. urtetik 2015era bitartean eskualdean egindako Durangaldeko Txistulari Egunen inguruko eskuorriak, argazkiak, partaideak, informazioa, prentsa artikuluak eta bestelakoak bildu ditu Juanan Aromak argitaratu berri duen ‘1956-2015. Txistu Hotsak Durangaldean. Durangaldeko Txistulari Egunak’ liburuan.

Argitalpenak dituen ia 300 orrialdetan, urtero egiten den ospakizunaren inguruko datu ugari berreskuratu ditu “errepaso kronologikoa egiteko asmoarekin, baina urtean zehar jotzen ditugun jaietako, Gabonetako eta bestelako saioak alde batera utzita”, Aromaren esanetan.

Liburua kalera ateratzeko egin beharreko lana “erditze gogorra” izan dela azpimarratzen du egileak, argitaratutako materiala baino “askoz gehiago dudalako. Lehen, urte bakoitzeko informazioa karpeta baten gordetzen nuen eta orain dena ordenadorean bilduta dago”.

Jaizale-Durangaldeko Txistularien Elkarteko kidea eta zuzendaria den Eleder Iturrietak “60 urteko epea bide laburra” dela badio hitzaurrean, lan mardula egin behar izan dute Aromak zein liburua diseinatu duten Biko komunikaziokoek, bildutako datu ugariak kronologiari eusten dioten erreskadan jartzeko. Iturrietak aspaldiko txistulariak izandako garran­tzia azpimarratzen du, “txistua hilik legoke gure aurrekoen konpromisoa hutsa izan balitz” idazten duenean.

durangaldeko-txistu-ahotsak
Berrizen egin zen 1965eko Durangaldeko Txistulari Eguna,

Aspaldiko zein gaur egungo txistularien ibilbidea batzen duen liburuak, hainbat datu eskaintzen ditu Abadiñon 1956ko martxoaren 19an Luis Albizuren zuzendaritzarekin emandako lehenengo kon­tzertutik abiatuta. Ondoren, Durangaldeko hainbat herritan zein Bolibarren ospatu dira eskualdeko txistularien egunak, tarteko eten batzuk egon zirela “garai hartako Gobernadore Zibilak ez zigulako baimenik eman”, gogoratzen du Aromak.

‘5.000 pezeta’

Pasarte hori zein beste hainbat gertakizun gogoratzeko aukera ere eman dio liburua egiteak, tarteko Mañarian bizi izan zutena. “Edizio bakoitza herri baten egiten genuen eta 1971ekoa Mañarian egitea pentsatu genuen. Juanito Lasuenek alkateri egin zion proposamena; bera ados egon zen eta 5.000 pezetatan egin zuten akordioa. Juanitok uste zuen diru horrekin txistularien bazkariaren zati bat ordainduko genuela, baina harrituta gelditu zen 5.000 pezetak geuk kontzertua emateagatik ordaindu behar genituela en­tzun zuenean. Urte horretan Izurtzan ospatu genuen txistularion eguna”.

Herri horretan, orain dela bi urte, Niko Etxart musikari zuberotarraren pieza bi tarteka­tzeko asmoa zuten egitarauan. “Egun horretako kontzertua emateko entsaioa egiten ari ginela Elederrek esan zidan Niko tabernan zegoela. Berarengana joan nintzen eta komentatu nion zein zen gure ‘arazoa’ eta ia prest zegoen gurekin kantatzeko. Berak baietz esan zidan eta entsaiorik egin barik eman genuen saioa. Izugarria izan zen”.

Hamarkadaka banatuta dagoen liburuak lehenengo aroei errepasoa egiten dio hasieran eta, bigarren atalean, 1960tik 1969ra doazen urteetan, arreta berezia eskaintzen dio emakume txistularien loratze eta kaleratzeari. Ondoren, dik­taduraren ondorengo urteak; hainbat urtetan kontzertuak zuzendu zituzten Alejandro Aldekoa berriztarra; hildako txistulariak; Jesus Egiguren, Ander Ertzilla eta beste hainbatek Durangoko Surrandien konpar­tsarentzat egindako ekarpenak; edo egileak berak jasotako omenaldia zein txupinero izendapenen berriak tartekatzen dira liburuan, besteak beste.

Liburuarekin egindako lan bikainak argazki adierazgarri bat erakusten du azalean. “Berrizko Sarrimendin jarritako eskultura agertzen da, atzealdean Anboto mendia agertzen da. Josu Maortuak egindako obra hori Eskola Kirolari Omenaldia bada ere, txisturlari bat irudikatzen du”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados