Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

53 metro karratuko bi kirol gela egingo dituzte Mañariko frontoian

MañariaFrontoiaEraldatzekoProiektua
Gela berri bi egingo dira frontoiko pasabidean.

Gaur egun erabilerarik ez duen Mañariko frontoiko pasabidean “53 metro karratu izango dituen bi gela gehiago aterako dira kirol jarduerak edo beste mota bateko jarduerak aurrera eramateko”, Endika Jaio herriko alkatearen esanetan.

Eskuartean aspalditik duen proiektua gauzatzeko 167.761,19 euro gehi BEZa ordaindu beharko dio Udalak frontoia handitzeko lanak egingo dituen Indenort enpresari. Eginbeharreko lanak berehala hasiko dira eta lau hilabeteko epean amaituko dira; “lehenengo fasea 2018an eramango da aurrera eta bigarrena 2019an”, Jaioren esanetan.

Ekimen honen helburu nagusia “herriak kirol eta aisialdi jardueretarako espazioetan duen defizita konpontzea da”, Mañariko Udala “herrian ahalik eta zerbitzu gehien” eskaintzen saiatu behar delako eta horien artean “kirol eskaintza egokia izatea gero eta garrantzia handiagoa” hartzen ari delako.

Lanen esleipena Udaleko alkatetza duen EH Bilduren aldeko botoekin egin zuen aurrera, EAJk kontrako botoa eman baitzuen. Alderdi soberanistak zorrotz kritikatu du jeltzaleen “jarrera eta utzikeria”, talde horren arabera “aurrekontuak onartzean eta abuztuan kredituen abilitazioa egiterako orduan baiezkoa eman zioten, eta azken momentuan, inongo proposamenik egin gabe ezezkoa eman diotelako”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados