Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

500 euroko saria irabaziko du Ferixa Nausikoetako kartel lehiaketaren irabazleak

2017ko Ferixa Nausikoak irailaren 2tik 10era bitartean ospatuko dira.

Elorrioko Udalak 2017ko Ferixa Nausiko jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa deitu du. Aurreko urteetan bezala, edizio honetako irabazlea herritarrek eta epaimahai teknikoak aukeratuko dute eta saridunak 500 euro eskuratuko ditu.

Lehiaketara nahi duten sortzaileek aurkeztu daitezke eta partaide bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du. Kartel bakoitzak 70x50eko neurriak izan behar du eta ‘Ferixa Nausikoak 2017 –Elorrio– irailak 2–10’ testua agertu behar du derrigorrez.

Kartelak luma-paperean zein formatu digitalean aurkeztu behar dira eta proposamenak entregatzeko epea maiatzaren 31n amaitzen da. Lanak Udaletxeko HAZ bulegora eraman behar dira.

Aurten ere herri epaimahaiak eta epaimahai teknikoak aukeratuko dute lan irabazlea. Aurkeztutako lan guztiak Iturri Kultur Etxean egongo dira ikusgai ekainaren 2tik 16ra bitartean eta bertaratzen diren herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Epaimahai teknikoa berriz, Udaleko eta jai batzordeko kideek eta arte grafikoetako profesional batek osatuko dute.

Irabazlearen izena ekainaren 23an emango da ezagutzera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados