Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

500 euro arteko laguntzak emango ditu Amankomunazgoak errotuluak eta webguneak euskaratzeko

ErrotuluaZabalikDurangoko Amankomunazgoak negozioetako kanpoko errotuluak eta webgunean euskaratzeko dirulaguntzak emango ditu aurten ere eta eskariak egiteko epea irailaren 27ra arte egongo da irekita. Martxoan irekitako laguntza deialdiaren bidez emango den gehienezko diru kopurua 500 eurokoa izango da.

Ekimen honen helburua “eskualdeko hizkuntza-paisaian eragitea da”. Horretarako, “merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten 50 langiletik beherako enpresa txikiek diru laguntza jasotzeko aukera izango dute kanpoko errotuluak edo webguneak euskaraz jartzearren”, Amankomunazgotik adierazi dutenez.

Euskarriak euskara hutsean jartzen dituzten enpresek gastuaren %50eko diru laguntza jasoko dute (gehienez 500 euro). Euskaraz eta gaztelaniaz jartzen dituztenek, berriz, gastuaren %25ekoa eskaratu ahal izango dute (gehienez 250 euro). Azken kasu horretan, “euskara lehenetsi beharko da errotuluko testuaren kokapen eta tamainaren bidez zein euskara orrialdearen lehen hizkuntzatzat ezarriz”.

Diru-laguntza hauek eskatzeko eskubidea duten establezimenduek, nahitaez, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzua osatzen duten herriren batean egon behar dira; hau da, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren.

Informazio gehiago nahi dutenek, Amankomunazgoaren webgune nagusiara jo dezakete (www.mdurango.org) edo Euskara Zerbitzuko 94 623 25 22 telefonora deitu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados