Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

49. Durangoko Azokak gune bereiztua eskainiko du autoekoizpenentzako

49. Durangoko Azokak gune bereiztua  eskainiko du            autoekoizpenentzako

Gerediaga Elkarteak antolatuko duen Durangoko Azokaren 49. edizioa zenbait berrikuntzekin dator. Alde batetik, gune propioa egokituko die auto-ekoizpenei eta, bestalde, erakusmahai erdia kontratatzeko aukera eskainiko da. Aurten ere Durangaldeko sortzaile, elkarte eta erakundeek euren produktuak inolako kostu barik erakusteko aukera izango dute.

Durangoko 49. Azokan parte hartzeko epea ireki du Gerediaga elkarteak eta abenduaren 5etik 8ra ospatuko den ekimenean egon nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 30a baino lehen www.durangokoazoka.com orrian.

Aurtengo edizioak nobedade nagusi bi izango ditu. Alde batetik, espazio bereiztua eskainiko zaio “norbere lanak ekoiztea erabaki duen sortzaileari edota elkarteari” antolatzaileen esanetan. Euren lanak auto-ekoizpen gunean aurkeztu nahi dutenek gehienez bi produktu izango dituzte. Bertan egon nahi duten erakusleek, Azokaren web orrian izena eman beharko dute, irailaren 15etik urriaren 15era artean.

Bigarren nobedadea erakusmahaiei dagokie. Gerediaga Elkartekoek erakusmahai erdia kontratatzeko aukera eskaintzen dute aurten. Berrikuntza honetaz baliatu nahi dutenek “gutxienez hiru produktu” izan beharko dituzte erakusgai eta “erakusmahaia zein enpresarekin partekatuko duten” adierazi beharko dute izena ematerakoan.

Gerediaga Elkarteak arreta berezia izango du aurten ere eskualdeko sortzaile, elkarte eta erakundeekin eta Azokan izan nahi dutenek inolako kostu barik erakutsi ahal izango dituzte euren produktuak. Horretarako “araudi nagusia betetzeaz gain, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren baten izan behar du eskatzaileak”. Produktu guztiak “Durangaldeko argitalpenak” bezala erakutsiko dira. 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados