Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

40 Minutu Rock jaialdiko sarrera guztiak saldu dira

40MinutoRock2018Egungo euskal musikagintzan aritzen diren talde aipagarrienetakoak bilduko ditu aurten ere Landako Gunean ospatuko den 40 Minutu Rock jaialdiak. Oraindik aste bete baino gehiago gelditzen bada jaialdia hasteko, antolatzaileek sarrera guztiak saldu dituzte dagoeneko.

Datorren zapatuan, hilak 24, burutuko den ekimenaren izena Estatu espainiarreko kartzeletan preso daudenei egiten zaien bisitaldiak irauten dituen 40 minutuetatik badator ere, taldeen agerraldiak ordu bete ingurukoak izango dira. Jaialdia goizeko 10:30ean hasiko da.

Agertokian egongo diren taldeekin ahalik eta zaletu gehienen gustuak betetzen saiatu dira antolatzaileak eta horretarako pop, rock eta bestelako doinuak lantzen dituzten hamalau talde eta bakarlari igoko dira agertokira.

Aurreko urteetan, 40 Minutu Rock izenarekin edo lehenago Kalera Rock izenarekin ospatzen zen jaialdiak, talde esanguratsuak iragartzen ditu aurten ere. Landakon bilduko den jendetzak Gatibu, Su ta Gar, Glaukoma, Revolta Permanent, Estricalla edo Des-Kontrol bezalako taldeek eskainiko dituzten doinuek entzuteko aukera izango du.

Edizio honetan emakumeen presentzia nabarmena izango da Landakoko agertokian bertan izango baitira Las Tea Party Dj’s, Aneguria, La Basu eta Mad Muasel.

Prestatutako egitaraua Sermond’s edo Tremenda Jauria eta doinu dantzagarriak eskaintzen dituzten Tximeleta eta Los Zopilotes Txirriaos taldeekin osatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados