Friso
Friso
Friso
Friso

35.000 euro eman ditu Zornotzako Udalak Guatemalako herritxo baten edateko ur sistema eraikitzeko

AmorebietaGuatemalaEuskal Fondoak Guatemalako Chaquiquiche herrixkan gauzatu nahi duen egitasmoa baten kostuaren ia %50arekin lagunduko du Zornotzako Udalak. Ekimen horren bidez bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzea lortuko da.

Egitasmoak edateko ur sistema eraiki eta Chaquiquiche herrian bizi diren 349 biztanleengan eragin zuzena izango du. Gainera, inguruan dagoen Las Ruinasen bizi diren beste 943 pertsonengan ere eragina izango du.

Ekimen horren bidez ia 2.000 metro luzera duten hodiek jarriko dira edateko ura banatzeko helburuarekin eta beste 865 metro luzera jarriko dira edateko ura garraiatzeko sisteman.

Euskal Fondoaren bitartez gauzatuko den ekimenak 130 m3-ko edukiera duen banaketa-tanga bat eraikitzea aurreikusten du;  erregistro-kutxa bat eta kloragailu bat jartzea hornidura-putzutik banatzen den urarentzat eta, azkenik, 40 instalazio egitea etxeetan.

Proiektu honen bidez Chaquiquichera edateko ura zabaltzeko sistema jartzeak, haur heriotza tasa jaistea du helburu. Gaur egun edaten duten urarekin infekzio tasa oso altua jasaten dute.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar