Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

30 kilometro luzera duen Aramotz Mendi Lasterketa egingo da domekan Urkiola Parke Naturalean

AramotzMendiLasterketaKartela30,6 kilometroko distantzia eta 1950 metro gain gora izango duen Aramotz Mendi Lasterketa korrituko da domekan Urkiola Parke Naturalean, Zornotza Mendi Taldeak antolatuta. Partaidetza 18 urtetik gorako 200 emakume zein gizonezkoei mugatuta dago.

Goizeko 8:30ean hasiko den lasterketa bi kategoriatan banatuko da; bata gizonezkoena eta bestea emakumezkoena. Guztiek 11,4 kilometroan (Artaun Atxa, 905 metro), 14,7 kilometroan (Leungane, 1.008 metro) eta 21,2 kilometroan (Urtemondo, 791 metro) jarritako kontrol puntuetatik igaro beharko dute.

Korrikalariek sei orduko denbora muga izango dute froga amaitzeko eta ibilbidean jarritako denbora muga batzuk orduko ere zeharkatu beharko dituzte. Gainera, produktu solidoekin eta likidoekin hornitutako sei anoa gune ere izango dira.

Kategoria bakoitzeko lehenengoek txapelak, garaikurrak eta bestelako opariak jasoko dituzte eta ez da diru saririk emango. Lehenengo zornotzarrak berriz, sari berezia jasoko du.

Izen-ematea gaur bertan itxiko da, gauerdian, eta web.rockthesport.com webgunean egin behar da, 12 euro ordainduta.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados