280 literatura zale azalduko dira Hitzez eta Ahotsez ekimenak egingo duen jendaurreko irakurraldian

HitzezEtaAhotses2018Euskaltegikoak‘Askatasuna’ gaia duen 2019ko Hitzez eta Ahotsez ekimenak, bihar emango dio amaiera aurtengo edizioari jendaurreko irakurraldiarekin. Zazpi orduz, 17:00etatik gauerdirarte, Plateruenako agertokian azalduko diren literatura zaleek beraiek idatzitako edo aukeratutako testuak eskainiko dituzte.

Agertokian azalduko direnen artean literaturarekin harreman zuzena duten eskualdeko idazleek egongo dira; besteak beste, Lourdes Unzueta, Mila Salterain, Paddy Rekalde, Josu Unzueta, Jose Julian Bakedano, Leire Bilbao, Peru Madalena eta Rafa Ugalde.

Beraiekin batera, aldez aurretik idatzitako bertsoak eskainiko dituen Xabier Amuriza, Bogoroditsie eta Done Xixili abesbatzak, ikastetxeetako ikasleak, berbalagun zein euskaltegietako kideak eta beste hainbat lagun azalduko dira. Partaide batzuk “testuak irakurri edo errezitatu egingo dituzte, baina beste hainbat kasutan antzerki, dantza, bertso edo ikus-entzunezko formatuan eskainiko dira”, Hitzez eta Ahotsez ekimenaren antolatzaileetako kidea den Marisa Barrenaren esanetan.

Agertokian 280 partaide inguru izango dira, “iaz baino bederatzi lagun gehiago”, nahiz eta ekitaldiak, guztira, adin guztietako 600 pertsona inguru erakarriko dituen. Arrakasta lortzeaz gain, ekimena egonkortu egin da herritarren artean eta hori “pozgarria” da antolatzaileentzat.

HitzezEtaAhotses2018GazteakAntzerkia eta dantza

Biharko irakurraldian norbanakoek edo taldean egindako sorkuntzak, idazle edo egile ugariren testu txatalekin tartekatuko dira. Antolatzaileek proposatutako testuen artean Joseba Sarrionandia, Ekhine Eizagirre, Gotzon Barandiaran, Elixabete Garmendia, Lauaxeta, Uxue Alberdi, Kattalin Miner, Angela Davis, Mari Luz Esteban, Karmele Jaioa, Gabriel Aresti, Ramon Saizarbitoria edo Itxaro Bordak, besteak beste, idatzitako obretatik aterakoak egongo dira.

Hitzez eta Ahotsez ekimenaren helburu nagusia “irakurleak euskal literaturara hurbiltzea da. Euskaraz irakurtzeari beldurra kentzea, izotza urtzea, apurtzea. Zelanbait esatearren, euskaraz irakurtzeko zaletasuna gehitzea”, azpimarratzen du Barrenak. Horrekin batera bigarren helburu bat ere aitortzen du, “euskal literaturen inguruan disziplina ezberdinetako eragileak biltzea” hain zuzen.

Hazten doan egitaraua

Aurtengo Hitzez eta Ahotsez herri ekimenak lehen edizioko eskemari eusten badio ere, gaiari dagokio aldaketa nabarmenena, aurreko edizioetan Joseba Sarrionandia’ (2014), ‘Itsasoa’ (2015), ‘Durangaldeko idazleak’ (2016), ‘Bidaia’ (2017) eta ‘Lurra’ (2018) mintzagai izan direlako eta aurtengo goiburua ‘Askatasuna’ da.

Literatura bultzatu nahi duen ekimenak gero eta partaide gehiago erakartzen ditu, baita talde antolatzailean ere. Azken bost edizioetako arduradunak izan diren Marisa Barrena, Ixone Aroma, Xabier Boveda, Goiuri Iturriza, Miren Bihotza Erzilla, Asun Elorriaga eta Endika Blancori, Ane Arbeo gehitu zaie aurten.

HitzezEtaAhotses2018DantzariakIdazle baten hitzaldiarekin hasi eta jendaurreko irakurraldiarekin amaitzen den egitasmoan solasaldi dialogikoak tartekatzen badira urtero, edizio batetik bestera berrikuntzak tartekatzen dituzte. “Iaz ipuin kontaketa saioa gehitu genion egitarauari eta aurten Julen Orbegozok beldur eszenikoari aurre egiteko teknikak erakutsi zituen ikastaroa egin dugu”, gogoratu du Ixone Aromak.

Jendaurreko irakurraldia hasi aurretik 30 lagun inguru bilduko dituen bazkaria egingo dute Plateruenan bertan. Ondoren, txalapartaren doinuekin abiatuko da literatura saioa eta zazpi orduko ekitaldiari Luhartz taldeak emango dio amaiera “aurtengo gaiarekin lotura izango duen pieza bat abestuta”.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar