Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

250 ekitalditik gora prestatu dituzte Durangoko Azokaren 50. urteurrena ospatzeko

250 ekitalditik gora prestatu dituzte Durangoko Azokaren 50. urteurrena ospatzeko

Durangoko Azokak inoiz baino ekitaldi gehiago prestatu ditu bere 50. urteurrena ospatzeko eta aurtengo edizioak iraungo dituen bost egunetan 250 agerralditik gora prestatu ditu bere baitan dituen zortzi guneetan. Horrez gain, argitaletxe, diskoetxe eta ekoizleek 350 nobedade aurkeztu dituzte, tarteko igoera nabarmenena izan duten 18 argitalpen elektronikoak.

Banan bana aurkeztu dituzte zortzi guneetako arduradunek abenduaren 4tik 8ra bitartean izango den programazioa, tarteko “urteurrenari amaiera emateko prestatu dugun azken traka” Gerediagako presidentea Nerea Mujikaren azaldu zuenez. 2015eko Azokaren azken eguneko egitarauan Lekord taldearen ‘Sokak’ ikuskizuna izango da Ahotsenean, ‘Zirko anabasa’ Szenatokian, Korrontzi taldearen kontzertua Plateruenan eta Deabru Beltzak antzerki taldearen kale-antzerki emanaldia tartekatuko dira.

Bigarren urtez ‘Gogoetaren plaza’ jarriko da Areto Nagusian, “euskal kulturaren gaineko gogoeta bultzatzea eta etorkizuneko ildo eta estrategiak garatzen laguntzea” dela espazio horrez arrazoia Mujikaren esanetan. ‘Biharkoak Gaur’ izenburua izango duten mahai inguru eta solasaldietan Andoni Egaña, Asisko Urmeneta, Ruper Ordorika, Maialen Beloki edo Jon Maya izango dira, besteak beste.

Saio hibridoak

Ahotsenan izango diren 120 ekitaldietatik 70 zuzeneko agerraldi izango dira, tarteko Ze Esatek!, Txapelpunk, Seiurte, Hesian edo Ipar Euskal Herriko zortzi talde hasiberriak oholtzan izango direla. Iragarritako 50 solasaldi, errezital, mahai inguru eta bestelakoek formatu hibridoan eskainiko dira eta hauetako protagonista batzuk Jasone Osoro, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Harkaitz Cano, Ken Zazpi edo Mikel Urdangari izango dira.

San Agustin Kultur Gunea kokagune izango duen Szenatokiak arreta berezia eskainiko dio zirkuaren munduari eta arte eszenikoen arlo horretako laginak eskaintzeaz gain, Itziar Eliasen ‘Eskutitzak’ antzezlana, antzerki eskolen ‘Kafie eta berba’ topagunea edo antzerki maratoia tartekatuko dira. Gainera zirkuaren teknikak ikasteko tailerra ere prestatu dute.

Zugaza zineman egoitza izango duen Irudienea “hausnarketa eta iritzi-trukatarako gunea izango da”. ‘Amama’, ‘Pikadero’ edo ‘Goenkale’ telesailaren azken hiru kapituluak primizian emateaz gain, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagarekin solasaldia edo gazteei zuzendutako ikus-entzunezkoetan dagoen eduki sexistari buruzko tailerra iragartzen dituzte.

Kontzertu nagusiak

Plateruena kafe antzokian izango dira egun bakoitzari amaiera emango dien kontzertu nagusiak eta bertako oholtzan izango dira Esne Beltzak, Olatz Zugasti, Audience, Korrontzi eta hainbat talde bilduko dituen Bidehuts gaua.

Gazteenentzat egokitutako Saguganbara espazioak ume eta familientzako jarduerak hartuko ditu, tarteko 15 ipuin kontalarien saioak, 16 tailer, Pirritx, Porrotx eta Mariomototsen ikuskizuna eta Irrien Lagunen jaia.

Landako gunearen alboan kokatuko den domo geodesikoan kokatuko da eragile ugariren topaleku bilakatuko den Kabi@ gunea, besteak beste euskal Instagram komunitatea biltzen duen Euskal Igerrak, bideojokoen euskal komunitatea den Gamerauntsia edo wikilari euskaldunen bilkura izango direla.

Azokak irauten duen bitartean emisio jarraitua eskainiko duen Azoka TBk, inoiz baino hedabide gehiagoren lankidetzak egingo du posible, aurten Goiena, EITB, Hamaika TB, Kanaldude, Tokikom eta Berriak kudeatuko baitute Azokako webgunetik streaming bidez jarraitu ahal izango diren emanaldiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados