Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“25. urteurrenaren aintzatespena jasoko dugu Ferixa Nausikoetan”

Ima Escribano Kainaberako presidentea, Jose Mari Ascargorta eta Juan Mari Lersundi taldeekideak alboan dituela.

“Edozein elorriarrentzat pozgarria da Ferixa Nausiko jaiei hasiera ematea; pregoia irakurtzea eta txupinazoa piztea ekitaldi alaia delako”, Kainabera elkarteko presidentea den Ima Escribanoren esanetan. Pregoiaren mezua aurreratzerik ez badu ere, “gure kidea den Bixente Aizpuruak” irakurriko duela adierazi du, “hala erabaki genuelako taldeko kideen artean”.

Jai Batzordeak hartutako erabakiarekin, GKE elorriarrak “merezi zuen errekonozimendua izango du”, Idoia Buruaga alkatearen esanetan. Izan ere,  Kainaberak “25. urteurrena bete zuen iaz, baina pandemia zela eta Ferixa Nausikorik egon ez zenez, urtebeteko atzerapenarekin jasoko dugu aintzatespena”. Jaiak piztuko dituen ekitaldiak, gainera, “herri guztiari eta, batez ere, gurekin lankidetzan aritu diren herritarren inplikazioa” eskertzeko aukera emango die, presidentearen esanetan.

Kainabera eta Elorrioko jaien arteko harremana, ia-ia GKEaren sorreratik dator. Lehenengo ekimenetan adreiluak saldu eta eraikin bat altxatu bazuten eskola bat gauzatzeko behar zuten dirua lortzeko helburuarekin, hurrengo edizioetan puzzleak osatu eta bestelako ekimenak antolatu zituzten baliabide ekonomikoak lortzeko.

Elkartasun eguna

Azken urteetan berriz, arrakastatsua bilakatu den ‘Elkartasun eguna’ antolatzen dute jaien azken egunean. “Gure helburua, kanpotik Elorriora bizitzera etorri direnekin, beraien kulturaren inguruko zerbait antolatzea zen. Eta kulturaren elementu adierazgarrienetako bat janaria denez, beraien herrialdeetako jaki tipikoak prestatzea eta saltzea proposatu genien. Beraientzat, harremanak sendotzeko aukera paregabea zen, eta proposamena gogo honez hartu zuten”, Escribanoren esanetan.

Ferixa Nausikoetan egiten dituzten ekintzak aldatzen joan badira ere, erakundearen helburuak ere egokitzen joan dira urteak igaro ahala. Aldatu ez dena, ordea, Kainaberaren lehentasunetako bat izan da; hau da, “laguntzeko egitasmo bat aukeratzen dugunean, zuzenean kudeatzen dugu. Guk antolatutako ekitaldietan lortutako dirua edo gure bazkideengandik jasotako ekarpenak zuzenean kontrolatzen ditugu”.

Horrela egin dute Tanzanian, Kolonbian edo Nikaraguan, elorriarren laguntzarekin gauzatutako egitasmoetan. Kainaberak garatutako ekimenei esker, eskola bat, eskola-jantokia, adinekoentzako eguneko egoitza, mendiko auzo batentzat osasun-zentroa edo etxebizitzak eraiki ahal izan dira, besteak beste.

Aurtengo Elkartasun egunean lortutako dirua, Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien Zaporeak irabazi asmo gabeko elkartera bideratuko dute. Gainera, “hemen bertan ere errefuxiatuak daudela  ikusi dugu eta, horregatik, Atxondo Harrera Herria ekimenarekin harremanetan hasi eta beraiekin kolaboratzeko asmoa dugu”.

Beste herrialde batzuetatik etorritakoei laguntzeaz gain, Kainaberak lotura zuzena du udalerriko familia behartuen artean egiten den elikagaien banaketarekin. “Jakien banaketa hilero egiten da; Udalak eta Eroskik dirua jartzen dute horretarako, eta gu erosketekin eta zuzeneko banaketarekin arduratzen gara”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados