Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

240 literatura zale bilduko dira Plateruenan Durangaldeko idazleen lanen irakurraldian

'Itsasoa' izan zen iaz egindako irakurraldiaren ardatza.
‘Itsasoa’ izan zen iaz egindako irakurraldirako aukeratutako gaia.

‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenari amaiera emango dion irakurraldia egingo dute bihar Plateruena Kafe Antzokian eta antolatzaileen arabera 240 literatura zale bertaratuko da Durangaldeko idazleek sortutako testuak irakurtzeko.

Irakurraldiak sei ordu iraungo ditu, arratsaldeko seietan hasi eta gauerdian amaituko baita. Saioan izango diren irakurleen artean 15 eta 82 urte bitarteko abeslariak, musikariak, bertsolariak eta dantzariak izango dira eta beraiekin batera hainbat idazlek ere parte hartuko du.

Zikloaren izenburuarekin bat eginez, “hitzak eta ahotsak” nagusituko dira, “kantuak, bertsoak eta musikak ere tartea izango dutela” antolatzaileen esanetan.

Durangoko literatura zaleekin batera, Otxandio, Iurreta, Mañaria, Izurtza, Atxondo, Elorrio, Mallabia, Ermua, Garai, Mallabia, Berriz, Zaldibar eta Zornotzatik etorritakoak egongo dira ekitaldian. Hauekin batera Bilbo, Eibar eta Gasteiztik gerturatutako lagunen bat ere egongo da.

Euskaltegi, ikastola, berbalagun eta barnetegiko ikasle eta irakasleak, antolatzaileek emandako testuak irakurtzen eta prestatzen ari dira dagoeneko.

Irakurri eta abestu

Irakurraldian garai bateko zein gaur egungo idazle Durangarren lanak irakurri edo abestuko dira. Edizio honetan, Xabier Amuriza, Felipe Arrese Beitia, Julene Azpeitia, Lourdes Unzueta, Ebaristo Bustintza ‘Kirikiño’, Leire Bilbao, Joseba Sarrionandia, Mila Salterain, Errose Buztintza, Unai Iturriaga, Nikolas Alzola ‘Bitaño’, Luis Berrizbeitia, Andoni Urzelai, J. E. Capeau, Josu Unzueta, Manu Ertzilla, Paddy Rekalde, Arrate Mardaraz, Iñaki Irasizabal, Gaizka Zabarte edota Peru Magdalenaren testuak irakurriko dira.

Aurreko urteetan Joseba Sarrionandiaren lanak (2014an) eta “Itsasoa” gaia (2015ean) ardatz izan ondoren, “Durangaldean jaio zein bertan bizi diren idazleen literatura” aukeratu dute antolatzaileek aurtengo ekitaldia agurtzeko.

Literatura zaleak biltzen dituen ‘Hitzez eta Ahotsez’ zikloaren hirugarren edizioa urtarrilean hasi zen Xabier Amurizak ‘Mundua-Euskal Herria. Gu-Ni’ eskainitako ekitaldiarekin eta otsailean eta apirilean  burututako tertulia dialogikoekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados