Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

24 ordutan film labur bat egiteko lehiaketa antolatu du Arriolak aurten ere

24 ordutan film labur bat egiteko lehiaketa antolatu du Arriolak aurten ere

Elorrioko Arriola Antzokiak antolatutako 24 Ordu Digitalean lehiaketak hamargarren edizioa burutuko du azaroaren 6an eta ohiko denez egunean bertan emango dira ezagutzera partaideek hartu behar duten gaia eta gainontzeko oinarriak. Irabazleak 700 euroko saria jasoko du eta aukeratutako bi finalistak 500 euroko sari bana jasoko dute.

Film laburren lehiaketa honetan pate hartu nahi dutenek azaroaren 6an, arratsaldeko 17.00etan jasoko dituzte betebeharreko oinarriak. Gaiaz gain, nahi eta nahiez tartekatu behar diren esaldia eta objektua emango dira ezagutzera. Esaterako, 2014ko edizioan aukeratutako gaia ‘nortasuna’ izan zen eta film guztietan agertu behar ziren esaldia eta objektua “bakoitzari berea” eta “eguzkia” ziren, hurrenez hurren.

Parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte beraien lana gauzatzeko. Ondorioz, azaroaren 7an, arratsaldeko 17.00etan, entregatu behar dituzte lanak Arriola Antzokian. Antolatzaileek honako formatu hauek onartuko dituzte: .avi, konpresio gabe edo .mov, (H264 edo MP4), konpresio gabe 16:9 formatua, 4:3 formatua aurkezten bada banda beltza gehitu beharko zaio. Kontuan izan behar da emisio formatua 16:9 izango dela.

Aurkeztutako film labur guztien emanaldia azaroaren 7an, gaueko 22.00etan izango da eta ekitaldian Elorrioko Arrapaladan antzerki taldeko kideen emankizunarekin osatuko da.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 24ordu@arriolaka.com helbidera idatzi daiteke.

Iazko edizioa La Caravana taldearen ‘Il Marchese’ filmak irabazi zuen eta bigarren eta hirugarren postuan Maritalavistaren ‘Datsegit’ eta Atabalak taldearen ‘Pausuak’ sailkatu ziren. Publikoaren saria berriz Elorriwood taldearen ‘Mcfly’ lanak jaso zuen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados